Mostrando entradas con la etiqueta Guraso Eskola. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Guraso Eskola. Mostrar todas las entradas

2017/06/08

GURASO ESKOLA

Oporrak oso aproposak dira ikasitako guztia praktikan jartzeko; entzute aktiboa, asertibitatea, enpatia, adimen emozionala, lidergo ezkorrak, elikadura osasuntsua, apegoa, autoestimua, nola hitz egin gure seme-alabeekin gai delikatuei buruz (dibortzioak, heriotza..) eta abar.

Informazio guzti hau erabilgarria izatea espero dugu.

Guretzat plazer handia izan da.

Oso ondo pasa oporretan!

2017/05/29

GURASO ESKOLA



Hurrengo ostegunean, ekainak 1, Lehen Hezkuntzako guraso eskolaren azken saioa izango da. Haur Hezkuntzako guraso eskolak ekainaren 5ean izango du azken saioa.

Zuen zain egongo gara!
 Eta bihar anorexia eta bulimiari buruzko hitzaldia!





2017/05/13

GURASO ESKOLA



Greba deialdia dela eta lehen hezkuntzako guraso eskolaren azken saioa ekainaren 1ean, osteguna, burutuko da.
Haur hezkuntzako guraso eskolak oraindik saio batzuk egingo ditu, maiatzaren 15 eta 29an eta ekainaren 5ean.

Zuen zain egongo gara!



2017/03/17

GURASO ESKOLA



Datorren astelehenean, hilak 20, Haur Hezkuntzan garai horretan ematen diren haserre eta beldurrak jorratuko ditugu. Eta asteartean, hilak 21, Lehen Hezkuntzan, autokontrola neska-mutilengan. Nola jasan dezaketen frustrazioia. 


Animatu  zaitezte!!

2017/02/24

VITORIA-GASTEIZKO ETA ARABAKO GURASO ESKOLEN XXI. TOPAKETA

Martxoaren 4an Vitoria-Gasteizko eta Arabako Guraso Eskolan XXI. topaketa ospatuko da Europa Biltzar jauregian. 


2017/02/03

HAUR HEZKUNTZAKO GURASO ESKOLA



Gogoratzen dizuegu datorren astelehenean, 
hilak 6, Haur-saioa izango dugula, 
gaia EMOZIOIAK HAUR HEZKUNTZAKO
garaian delarik eta asteartean, hilak 7 
LEHEN HEZKUNTZAKO saioa,
 gaia DIZIPLINA MODU POSITIBOAN 
Zuen zain gaude!


2016/12/16

HAUR HEZKUNTZAKO GURASO ESKOLA


Hurrengo astelehenean, hilak 19, Haur Hezkuntzako Guraso Eskolako saio bat egingo da. Hor, jolasen eta jostailuen bidezko estimulazioari buruz arituko da.

2016/12/12

GURASO ESKOLA



Hurrengo asteartean, hilak 13, Guraso Eskolan BULLYING gaiari ekingo diogu. Zer da? Nori erasaten dio? Nola jakin zer gertatzen den? Zer egin dezakegu gurasook gure seme-alabari gertatzen bazaio? eta bera bada erasotzen duena? Nola lortu gure seme-alabek ez toleratzea?

Asteartean, hilak 13, 15:15etik 16:45era K eraikineko bilera gelan

Guraso Eskolako psikologoak bilera bideratuko du eta Ikastolako zuzendariak jarraitzen den protokoloa azalduko du.

Zuen zain egongo gara!