Mostrando entradas con la etiqueta Elkarbizitza eta hezkidetza batzordea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Elkarbizitza eta hezkidetza batzordea. Mostrar todas las entradas

2017/04/04

EZ IXILDU!!!


2017/03/08

Martxoak 8

Gaur, Martxoak 8, Ikastolan Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Morez jantzita patioan kokatu gara eta gela bakoitzean sortutako leloak irakurri ditugu.  Gurasoek ere lagundu digute egun hau aldarrikatzen. Eskerrik asko!

2016/11/25

AZAROAK 25


Eguna aprobetxatuz, indarkeria sexistaren espresio mota guztien aurrean gure gaitzespena agertu dugu, gogoratuz indarkeria mota hau gizartean dagoen emakume eta gizonen berdintasun ezaren ondorio dela.


AZAROAK 25

Azaroak 25, ostirala, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da. Mundu guztiko neskatila,  neska  eta emakumeek oraindik ere jasaten  duten sexismoaren, desberdintasunaren eta indarkeriaren aurka borroka egitearen garrantzia azpimarratzeko eguna.



 

2016/06/08

3. ELARBIZITZA ETA HEZKIDETZAKO KANPAINA: "Hitz ederrak esaten"

Ikastolako 3. Elkarbizitzako eta Hezkidetzako kanpaina maiatzaren azkenengo astean burutu genuen.  
Lorearen petaloak   gelako lagun  guztien hitz politez osatuta daude.
Kurtso amaieran ikasle bakoitzak bere lorea etxera eramango du.
        

Ikasle bakoitzak bere lorea dauka.


Begira zein lorategi polita osatu dugun!!
                                              
















.

2016/03/09

MARTXOAK 8

Atzo Emakumeen Eguna izan zen eta Tokieder Ikastolan merezi duen moduan ospatu genuen.
Ikasle guztiek parte hartu zuten mural erraldoi bat egitean eta gero, bukatuta zegoenean, frontoian bildu ginen guztiok lana ikusteko eta lan horren zergatiari buruzko hausnarketa egiteko.





Oztopoak gainditu berdintasuna lortzeko!!

2015/12/11

Jostailu ez sexistak

Gabonak hurbil daude eta hauekin batera,  Olentzero eta Erregeak agertzeko prest daude.
 Hau dela eta blogeko eskuineko zutabean dagoen "Txoko Morean" ideia interesgarriak zintzilikatuta dituzue. 

 Ea gustokoa duzuen!

2015/11/25

Azaroak 25

Azaroaren 25a

 Azaroak 25, asteazkena, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da. Mundu guztiko neskatila,  neska  eta emakumeek oraindik ere jasaten  duten sexismoaren, desberdintasunaren eta indarkeriaren aurka borroka egitearen garrantzia azpimarratzeko eguna
  




Bideo txukuna egin dute emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira Gasteizko Goianeko Auzodance eta Koldo Mitxela dantza garaikideko taldeek, Gasteizko plataforma fesminista eta Hala Bedirekin elkarlanean.



2015/11/24

Dena ez da futbola


Blogeko Txoko morean 
eskegita daukazue Euskal Herria eta Venezuelako haurrek 
egindako film labur bat. 


Ea zuen gustokoa den! 


2015/11/16

"Zuri gustatuko litzaizuke...?"

Bizikidetza ikasi egiten da, eraiki egiten da eta guztiok gara lan honetako protagonista. Gatazkak pertsonen bizitzaren zati dira, guztioi eragiten digute. Hau honela izanda,  gure eguneroko bizitzan sortzen diren gatazkei aurre egiteko hainbat estrategia ezagutu, landu eta erabiltzen hasiko gara. Honetarako kanpaina bat martxan jarri dugu:

"Zuri gustatuko litzaizuke...?"

beste pertsonaren tokian jartzen saiatuz. Garrantzitsuena zera da:
 gatazken kudeaketak maneiatzeko modu ezberdinak egonda, gure esku dago gatazkak esperientzia eraikitzaile bihurtzea.




Nahi izanez gero, hona hemen informazio erabilgarria. Espero dezagun aprobetxagarria izatea.
https://drive.google.com/file/d/0BzVbsHPbbaZHQlp6REpRQVAwZnM/view?usp=sharing

Honekin batera, gogoratu nahi dizuegu blogeko eskumako "informazio orokorra" aldean Elkarbizitza eta Hezkidetzako aurtengo helburuak ikus ditzakezuela.

2015/06/10

EMAKUMEEN LASTERKETA

Aurten, iaz bezala, ikastolako ama batzuen eskutik, TOKIEDER IKASTOLAk parte hartu du Udalak antolatutako emakumeen lasterketan.
Parte hartu bai eta 3. postuan geratu ere bai!!


Zorionak eta eskerrik asko txapeldunak!

2015/04/24

ELKARBIZITZA ETA HEZKIDETZAKO KANPAINA- MAITASUNGRAMAK

Aste honetan zehar elkarbizitza eta hezkidetzako kanpaina bat martxan jarri dugu.
Gaur maitasungramen gereziondoa osatu dugu gure artean egindako hosto- maitasungramekin. Mailaz maila maitasungramez osatutako adarrak zuhaitzean txertatu ditugu. Begira zein polita eraiki dugun!














2015/03/06

Martxoak 8

 Tokieder Ikastolan Emakumearen eguna ospatu dugu. Betaurreko moreak jantzi ditugu guztiok berdintasunean ikusteko. Begira zein politak!

2014/10/27

GURASOENTZAKO GIDA


SAKATU HEMEN