2017/05/30

IKASTOLAKO JAIA

Urtero bezala, hurrengo ostiralean, ekainaren 2a, Ikastolako jaia ospatuko dugu. Hemen duzue egitaraua: 


Zein ondo pasatuko dugun!

2017/05/29

GURASO ESKOLA



Hurrengo ostegunean, ekainak 1, Lehen Hezkuntzako guraso eskolaren azken saioa izango da. Haur Hezkuntzako guraso eskolak ekainaren 5ean izango du azken saioa.

Zuen zain egongo gara!
 Eta bihar anorexia eta bulimiari buruzko hitzaldia!





2017/05/24

6.MAILAKO IKASKETA BIDAIA


6. mailako ikasleak kanpinera iritsi dira afaldu eta lo egitera. Oso egun ona pasatu dute baina neketsua ere, Bartzelona, zientzia museoa eta azkenean kanpina.

Ondo lo egin bihar Port Aventurara zoazte eta!


Afaltzen kanpinean





la Boqueria


Rambletan









EUSKAL HERRIA KANTUZ



https://drive.google.com/file/d/0Byz67tWjYotxMFdGY19hRWtCN0hDV2RhdlNCbWo2eldwR3Zn/view?usp=sharingDatorren larunbatean, maiatzak 27an EUSKAL HERRIA KANTUZ ekitaldia Gasteizen ospatuko da. Ekintza honen helburua kalean kantatzea da, eta edonork parte har dezake.

Eguerdiko 13:00 ak aldera , Imanol Urbieta musikariari  omenaldia egin nahi diogu, horretarako Gasteizko umeen partaidetza bultzatu nahiko genuke, berez zuen laguntza behar dugu seme-alabak Foru Emparantzara eramateko ordu horrretan. Hantxe hiru abesti kantatuko ditugu : Ran, rober, ran ; Jon Braun eta Behin betiko. Ekitaldi osoa  ETB k grabatuko du,

Umeak hurbiltzeko eta jasotzeko lekua: Eguerdiko ordu batetan , Foru Enparantzan , frontoia dagoen tokian. Txartel bat egongo da. Ekitaldia bukatzean hor bertan jasoko duzue. Zuek ere parte har dezakezue

ANIMATU ETA PARTE HARTU.!!!

2017/05/22

TOKIEDER KANPOKO EKINTZAK 17-18


Tokiederreko eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko epea ireki da, izena eman eta ez galdu aukera paregabe hau!

2017-2018 ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

 
https://www.youtube.com/watch?v=NeEgSZ_99NQ&feature=youtu.be




2017/05/17

UDALEKUAK 2017

Guraso Elkarteak 2017rako Tokieder ikastolako udalekuak antolatzen jarraitzen du. Familien asmoak ezagutu eta gero, orain izena emateko ordua da. 
Norentzat: Haur hezkuntzakoentzat (3 urtetik aurrera) eta Lehen Hezkuntzakoentzat. Haurra ez bada Tokieder ikastolakoa, oharretan adierazi zein ikastetxetakoa den. 
Ordutegia: 9:30etatik 13:30ra. (Jantokian geratuz gero, 15:00etan aterako da). 
Aste bateko oinarrizko prezioa:

  • Udalekua bakarrik = 55 euro. 
  • Udalekua+jantokia = 90 euro.
Interesatuok atxikita doan eskaera orria bete behar duzue eta  haurraren izena eta abizenak jarri. Eskaera ordainagiriarekin batera maiatzaren 26 baino lehen ikastolako idazkaritzara eraman (UDALEKUAK sailean). Mesedez epeak errespetatu, lana erraztuko diguzu.

2017/05/13

GURASO ESKOLA



Greba deialdia dela eta lehen hezkuntzako guraso eskolaren azken saioa ekainaren 1ean, osteguna, burutuko da.
Haur hezkuntzako guraso eskolak oraindik saio batzuk egingo ditu, maiatzaren 15 eta 29an eta ekainaren 5ean.

Zuen zain egongo gara!