Kaixo familia,
Martxoak 22an oso jarraipen zabala izan
zuen greba burutu genuen eta datorren maiatzaren 16 eta 23rako ere greba eta
mobilizazio deialdiak egin ditugu eta maiatzaren 20rako manifestazioak Gasteiz,
Donostia eta Bilbon. Oraingoan ere garrantzitsua deritzogu familiek ezagutu
ditzazuen zeintzuk diren arrazoiak eta aldarrikapenak.

·
Hezkuntza inbertsioa handitzea (gutxienez Europar Batasuneko
bataz-bestekoa, progresiboki %6ra iritsiz).

·
Bataz-beste ia %40ko behin-behinekotasuna %6ra murriztu behar
da, 6.000 lanposturik gora egonkortuz kolektibo ezberdinetan
·
Gelako ikasle kopurua %10 murriztu behar da.
·
Hezkuntzako langileen eroste ahalmena berreskuratu behar da.
·
Ordezkapenak lehen egunetik egitea premiazkoa da.
·
Bajak bere osotasunean ordaindu behar dira, gaixotzen diren
langileak zigortzeari utziz.
·
Erretiroa erraztu eta laguntzeko neurriak berreskuratu behar
dira.
·
LOMCE Euskal Herriko gure ikastetxeetatik ateratzea eta honen
moldaketa hutsa den Heziberri bertan behera uztea.

·
Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen euskarazko
murgiltze eredua garatzea.
·
Balizko Hezkuntza legearen aurrean sindikatu, hezkuntza
eragile eta herritarron parte hartzea eta iritzia aintzakotzat hartzea.
Lan-baldintzak
hobetu eta hezkuntzaren oinarrizko beharrak eta garapena bermatzeko milaka
langile eta herritarrek eginiko oinarrizko aldarrikapen hauen aurrean, Eusko
Jaurlaritzak ez du benetako negoziazio borondaterik agertu.
Egoera
honetan, ezinbestekotzat jotzen ditugun aurrez zerrendaturiko gure eskaerak
bideratzeko, mobilizazio dinamika areagotzea funtsezkotzat jotzen dugu.
Horregatik, maiatzaren 16 eta 23an berriro ere grebara deitzen dugu aipaturiko
sektoreetan eta maiatzaren 20ean, larunbatean, 12:00etan, Bilbon (Jesusen
Bihotza), Gasteizen (Bilbo Plaza) eta Donostian (Alderdi Eder-Hernani kalea)
langileekin batera, familia eta herritarroi ere dei egiten dizuegu kalera
irtetzeko, oinarrizko deritzogun aldarrikapen hauen babesean eta guztion
eskubide eta bizi-baldintzen defentsan.
Aldez
aurretik mila esker!
0 iruzkin:
Publicar un comentario