2012/12/29

Olentzero Lehen Hezkuntzan

Olentzero Lehen Hezkuntzan Tokieder 2012 on PhotoPeach

2012/12/26

Abenduaren 21ean Haur Hezkuntzan urteko bisitarik gogokoena izan genuen: Olentzero eta Mari Domingi. Nerbioz, ilusioz eta iribarrez betetako goiza izan zen.

Olentzero Tokiederreko Haur Hezkuntzan 2012 on PhotoPeach
 

2012/12/20

Guraso abesbatza eta txokolatada

Guraso abesbatza on PhotoPeach

Festarako prest

Ikastolako Guraso Elkarteko 3 ama jo ta ke aritu dira kiroldegiko horma hotz horiei kolore eta alaitasuna emateko oihalezko hormirudi handi eta ederrak egiten. Artista galantak, benetan!
Mila esker, EVA, ALICIA ETA IVANA.


2012/12/19

Gabonetarako liburuak

Gabonetan libururen bat oparitzea oso ohitura osasungarria dela esaten badugu ados egongo garelakoan gaude. Batzutan zaila egiten zaigu liburua aukeratzea. Horretan laguntzeko liburutegiko blogean adin bakoitzarako egokiak ikusten ditugun liburu batzuen zerrenda argitaratu dugu.
Zerrenda kontsultatu nahi baduzue Xolintxo, gure liburutegiko maskotaren gainean klikatu.

2012/12/18

Tokieder Abesbatzaren kontzertua

Gaur goizean Ikastolako Abesbatzak bi kontzertu eskeini ditu. 09:45ean Lehen Hezkuntzako ikasleentzat izan da (4. maila arte) eta 10:30ean Haur Hezkuntzako ume guztientzat. Zorionak eta mila esker, Crescendo, oso emanaldi ederra eman duzue eta zuekin musikaz gozatu dugu.

Tokieder Abesbatzaren gabonetako kontzertua 2012 on PhotoPeach

3. mailakoak Armentiako parkean eta Eskibelen



Azaroan 3. mailako guztiak Armentiako parkea zeharkatu genuen eta Eskibeleraino joan ginen. Ekintza hau gorputz hezkuntzatik antolatuta izan da eta Gasteiz inguruko natura ezagutzeko bete dugu.
Udazkeneko eguraldi ederra izan genuen eta primeran ibili ginen!

3. mailakoak Eskibel mendian on PhotoPeach

2012/12/17

Olentzero jaiaren egitaraua

Dakizuenez abenduaren 21ean Gaboneko festa ospatuko dugu Ikastolan. Bi ospakizun izango dira, bat Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan bestea. Egitarauak ezagutu nahi badituzue azpian klikatu.

HAUR HEZKUNTZAKO EGITARAUA

LEHEN HEZKUNTZAKO EGITARAUA

Zuzendaritaren oharra



Familia agurgarria:
              Ohar honen bidez festa hauetarako eta hastear dagoen urte berrirako gure desiorik hoberenak adierazi nahi dizkizuegu. Bide batez gogorarazten dizuegu ostiralean, abenduak 21, eguerdiko 13:00etan, oporrak hasiko direla. Beraz, ostiralean ez da jantoki zerbitzurik izango.

Klaseak urtarrilaren 7an hasiko dira.
             
              Olentzeroren etorrera 21ean ospatuko dugu. Dakizuen bezala Ikastola honetan  ohitura dugu egun honetan baserritarrez jantzita etortzea. Beraz, gogoan izan eta ekarri umeak baserritarrez jantzita. Neskei buruko zapia nola jartzen zaien ikusteko  Ikastolako blogean eskegi dugu.              
          Olentzeroren jaialdian zozketan ateratzen diren zenbaki sarituak ikusgai egongo dira Ikastolako ateetan eta blogan urtarrilaren 14arte.
               Proposatutako helburuak lortuta, Plastikozko Tapoien Birziklapen Solidarioaren kanpainari bukaera emango zaio. Hau dela eta Ikastolan tapoiak jasotzeko azken eguna opor osteko urtarrilaren 8a izango da.

Oharra: Ohar hau emailez bidali zaie honela eskatu duten familiei. Hauetako norbaiti ez bazaio iritsi, mesedez jarri gurekin harremanetan.

         Besterik gabe, gure agurrik beroena jaso ezazue.

                                                Zuzendaritza
                       

2012/12/16

Ipuin musikatua 4 urtekoeentzat

Ostiralean Udalak antolatutako jarduera bat eskeini zitzaien 4 urtekoen geletako neska-mutikoei. Bertan aktoresa batek hainbat tresna eta ohiko elementuekin soinuak eta musika sortuz ipuin bat musikalizatu zuen. Oso polita izan zen. Begira zein adi egon ziren umeak.

Ipuin musikatua on PhotoPeach

2012/12/09

3. mailakoak Mendixurreko hegaztiekin

Hiruilabete honetan Mendixurreko hegaztien behatokira joaten ari gara 3. mailakoak. Hango arduradunek oso ondo erakusten dituzte urtegiko eta hegaztien ezaugarriak. Hasieran  Garaioko interpretazio-gunean urtegiko maketa batean urtegia urez nola betetzen den ikusten da. Gero prismatikoekin urtegian dauden hegazti desberdinak behatzen ditugu. Mendixurren  hegaztien ezberdintasunak ikusten dira. Oso ekintza polita eta interesgarria da.

3. mailakoak Mendixurreko hegaztiekin on PhotoPeach

2012/12/05

Familien mendi irteera azaroan

Toki Eder Ikastolako AMPAk, guraso batzuek proposatuta mendi irteera bat egin genuen, pasa den azaroaren 18an. Euria dela eta, planak aldatu genituen eta Aiuda ibaiaren ibilbidearen ordez, Salburuara joatea erabaki genuen. Gende gutxi animatu ginen baina giro ezin hobea!





2012/12/04

3. mailakoak gizartetxeko liburutegian

3. mailako taldeek ekintza interesgarria egin zuten Lakuako Gizartetxeko liburutegian. Liburutegiei eta liburuei buruzko gauza berriak ikasi zituzten. Hona hemen  argazki batzuk.


Auzoko liburutegian on PhotoPeach

Arratsaldean herri kirolen txokoa

Abenduaren 3an, euskararen egunaren ospakizunean, herri kiroletan jolasteko txoko eder batzuk antolatu genituen ikastolan. Oso ondo atera zen dena.

 Herri kirola txokoak ikastolan on PhotoPeach

Euskararen egunean dantzan



Euskara eguna dela eta euskaraz egiten dugula ospatzeko, goizean dantzatu gara eta arratsaldean herri kiroletan txokoetan aritu gara jolasean. Zein ondo pasatu dugun!
Araban Boga Boga Tokieder Ikastolan from Tokieder on Vimeo.

2012/12/03

Herri kirolen erakusketa Tokiederren



Hemen dago, ostiralean, azaroak 30, ikusi genuen herri kirolen erakusketa. Bertan ikusgai aizkolariak, harrijasotzaileak… Hau dena euskal giroan ospatu genuen!
Herri kirolen erakusketa Tokiederren on PhotoPeach