2012/12/17

Zuzendaritaren oharra



Familia agurgarria:
              Ohar honen bidez festa hauetarako eta hastear dagoen urte berrirako gure desiorik hoberenak adierazi nahi dizkizuegu. Bide batez gogorarazten dizuegu ostiralean, abenduak 21, eguerdiko 13:00etan, oporrak hasiko direla. Beraz, ostiralean ez da jantoki zerbitzurik izango.

Klaseak urtarrilaren 7an hasiko dira.
             
              Olentzeroren etorrera 21ean ospatuko dugu. Dakizuen bezala Ikastola honetan  ohitura dugu egun honetan baserritarrez jantzita etortzea. Beraz, gogoan izan eta ekarri umeak baserritarrez jantzita. Neskei buruko zapia nola jartzen zaien ikusteko  Ikastolako blogean eskegi dugu.              
          Olentzeroren jaialdian zozketan ateratzen diren zenbaki sarituak ikusgai egongo dira Ikastolako ateetan eta blogan urtarrilaren 14arte.
               Proposatutako helburuak lortuta, Plastikozko Tapoien Birziklapen Solidarioaren kanpainari bukaera emango zaio. Hau dela eta Ikastolan tapoiak jasotzeko azken eguna opor osteko urtarrilaren 8a izango da.

Oharra: Ohar hau emailez bidali zaie honela eskatu duten familiei. Hauetako norbaiti ez bazaio iritsi, mesedez jarri gurekin harremanetan.

         Besterik gabe, gure agurrik beroena jaso ezazue.

                                                Zuzendaritza