2010/11/26

Euskara kanpaina: Euskaldunak eta itsasoa

Familia agurgarria:

Egun hauetan Gasteiz mailan , Denon Eskolak ( Guraso Elkarteak) eta Gasteizko eredu euskaldunen ikastolek antolatutako “Euskaldunak eta itsasoa” izeneko kanpainan parte hartuko dugu.

Jardunaldi hauen helburuak batez ere, hauek dira:

  • Gurasoak eta ikasleak euskal kulturan eta euskararen erabileran motibatzea.
  • Euskaldunak eta itsasoa daukaten lotura ezagutzea.
  • Euskararen Eguna, abenduaren 3an, ospatzea

Ekintzak, besteak beste, hauek izango dira:

· Gaiari buruzko hainbat ipuin eta leienda irakurri.

· Gaiari lotutako mahai jokoak.

· Abestiak ikasi.

· Eskulan eta denbora-pasak egin.

· Antzerki bat ikastolan txikientzako, eta Jon Maia bertsolariaren hitzaldiak nagusientzako

· Eta .....sorpresak!

Proposatutako helburuak lortzeko zuen laguntza beharko dugu bai seme-alabak euskararen erabileran motibatzen bai Euskal kulturan murgiltzen. Besterik gabe jaso ezazue gure agurrik zintzoena.

Euskara Batzordea