2018/03/09

MARTXOAK 8


Ikastolan, Martxoak 8 inguruan, ekintza nahiko antolatu dugu. Alde batetik, ZIENTZIA, KULTURA ETA KIROLAn aritzen diren emakumeen jardunaldiak burutzen ari gara:

Ines Garmendia matematikariak 5 urteko geletan eta 2. Mailan oso saio erakargarriak antolatu zituen haurrentzat. Horietan aukera izan zuten espioien lana egiteko.







1go Mailan gure ikastolako Mariak Euskal pilota eta emakumeari buruzko saio oso interesgarria eskeini zigun 1. Mailakoei. Kirol honetako material ezberdinak ezagutu genuen.



Dorleta Ugalde, Eusko Jaurlaritzako kirol teknikariak  emakumea,  eta kirolari buruz aritu zen 5. eta 6. mailakoekin.






Hurrengo hilabetean Alabeseko emakumezkoen ekipoko bi jokalarik 3. Eta 4. mailakoen galderak eta jakinmina asetzera etorriko dira.




Horrez gain, gela guztietan landu da Martxoak 8 egunarena zergatia, ikastolako eskailerak ETA HH-ko patioa apaindu dira eta lipdub bat egin dugu.