2011/05/15

Sahararen aldeko euskal karabana

Aurreko urteetan bezala Ikastolak parte hartuko du kanpaina honetan. Laguntza eman nahi baduzue, ikastolako ikasleen artean honakoak biltzea proposatzen dugu eta Ikastolan kokatuko diren kutxetan jarri: hegaluzea oliotan (latak), arroza, dilistak, azukrea eta konpresak. Ikastolan maiatzaren 20an bukatuko dugu janari bilketa.

Laguntza ekonomikoak ondoko kontuan sar dezakezue zuzenean:

3035/0028/17/0281152900

Besterik gabe, eta zuen laguntzagatik aldez aurretik eskerrak emanez, agur bero bat.

Tokieder Ikastolako Zuzendaritza


1 iruzkin:

Anónimo dijo...

Saharako emakume batekin erlazionatua dago honako pelikula hau: FLOR DEL DESIERTO

JON-XABIER BASOGAIN 1.D