2015/11/25

Tokiederreko eskola-orduz kanpoko ekintzak eredu!



Lehengo ostiralean, azaroaren 20an, gure ikastolako eskola-orduz kanpoko ekintzei buruzko hitzaldia eman zuten Guraso Elkarteko kideek eta ekintzen koordinatzaileak, Julen Artxagak, Kirolaren Euskal Eskolan, Bilbon. Eskola hori Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzako zerbitzu bat da eta, beste gauza askoren artean, kirol arloan lan egiten dutenentzako formazioa ematen du. Eskola Kirolari buruz antolatutako jardunaldi batean Tokiederreko ekintzen antolaketa esperientzia beste batzuentzat eredu izan daitekeela pentsatuz, hitzaldi hau emateko eskaera jaso genuen, eta bai erantzun ere! Guraso Elkarteak, kirol arloko profesionalak, Eskola Kiroleko Teknikariak eta abar entzule zirela, Tokiederreko esperientzia arrakastatsua ezagutzera eman genien ia 140 laguni.