2013/05/07

Liburu eguna

 Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatu genuen. Lehen Hezkuntzako talde bakoitzak ikasleek idatzitako testuekin liburu bana osatu zuen. Horiekin erakusketa antolatu genuen Aretoan. 5. mailako haurrek Patxi Zubizarreta idazlearen bisita izan zuten.
Liburutegiko blogean, "Xolintxo", zehaztapen gehiago eta argazkiak ikus ditzakezue. Orri honen eskuinaldean dagoen "Ikastolako Blogak" atalean lotura duzue.