Lehen Hezkuntzako Inauteria 2012 on PhotoPeach
2012/02/20
Inauteriak Lehen Hezkuntzan
Lehen Hezkuntzako Inauteria 2012 on PhotoPeach
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 22:30 0 iruzkin
Etiketak: Argazkiak, Inauteriak
Inauteriak 2 urtekoen geletan
Ostiral goizean 2 urtekoak mozorrotu ziren inauteria ospatzeko. Gaia Hamelingo Txirularia izan zen. Oso irudi politak ikusi genituen, hona hemen batzuk
2 urtekoen inauteriak 2012 on PhotoPeach
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 22:17 0 iruzkin
Etiketak: Argazkiak, Inauteriak
2012/02/14
2012/02/05
Sahararen aldeko kanpaina. Jasotakoa
2012/02/02
Agate Deuna jaia bertan behera
Egun hauetan izaten ari garen eguraldiaren ondorioz, biharko programatuta zegoen Agate Deunaren jaia bertan behera geldituko da. Klaseak normaltasunez emango dira
Adeitasunez
2012/01/24
Matrikulazioa. Prozesuaren egutegia
On line: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra
Ikastetxean: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era
· Eskaerak aurkezteko epea: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era. Aukeratutako lehengo ikastetxean baino ez dira entregatuko eta ikastetxe honek erabakitako ordutegian.
· Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2012ko otsailaren 16an
· Eskaeretako berdinketak erabakitzeko zozketa: 2012ko otsailaren 28an
· Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2012ko martxoaren 9an
· Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2012ko martxoaren 21era arte
· Eskabideari uko egiteko: 2012ko martxoaren 21era arte
· Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2012ko martxoaren 28an
· Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2012ko martxoaren 30ean
· Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2012ko apirilaren 30era arte
· Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean.
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 16:49 0 iruzkin
Etiketak: Matrikulazioa
Matrikulazioa. Ikastolaren zonaldea
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 16:16 0 iruzkin
Etiketak: Matrikulazioa
Matrikulazioa. Oharra
· Ikastolan: Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era izango da. Egun horietan pasa zaitezkete Zuzendaritzatik inprimakiak jasotzera. Bertan azaltzen da ekarri beharreko dokumentazioa.
· On line: Aurten ere, urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra matrikulazioa “on line” egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: http://www.hezkuntza.net/ (urtarrilaren 30etik aurrera erabilgai). Kasu honetan inprimakia interneten beteko duzue eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa Ikastolara ekarri beharko duzue.
BULEGO ORDUTEGIA: Goizez: 9:30tik 11:00etara
Arratsaldez: 15:00etatik 17:00etara (asteazkenetan izan ezik)
Beti bezala, ikastolan matrikulatuta dauden ikasleek ez dute inongo eskaerarik egin behar, automatikoki dute plaza ikastolan. 6. mailakoek, berriz, institutuan egin behar dute matrikula.
Zuzendaritza
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 16:13 0 iruzkin
Etiketak: Matrikulazioa
2012/01/22
Gela Egonkorrekoen baratza
Begira ze argazki politak.
Gela Egonkorreko baratza on PhotoPeach
2012/01/18
Matrikulazioa 2012-13. Epeak eta ate irekien eguna
ATE IREKIEN EGUNA
Zuen haurra matrilulatu baino lehen ikastolaren instalazioak ezagutu nahi badituzue etor zaitezkete datorren otsailaren 2an, osteguna, arratsaldeko 6etan. Gustora erakutsiko dizuegu.
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 19:55 0 iruzkin
Etiketak: Matrikulazioa
Sahararen aldeko kanpaina
Aurreko urteetan bezala Ikastolak parte hartuko du kanpaina honetan. Laguntza eman nahi baduzue, ikastolako ikasleen artean honakoak biltzea proposatzen dugu, Ikastolan kokatuko diren kutxetan jarriz: oliotan ontziratutako atuna, sardinak oliotan, olio, pasta, azukrea, arroza, lekaleak, konpresak eta helduentzat ipurzapiak. Ikastolan urtarrilaren 30ean bukatuko dugu janari bilketa.
Azken urtetako Karabana Bateratuek izandako arrakasta nabaria kontuan hartuta edizio berri honetan aurreko kanpainen emaitzak gainditu nahi ditugu.
Zuen laguntzagatik aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu.
2012/01/12
Hitzaldiak
EUSKARA. ENTRA UN IDIOMA EN CASA
EUSKARA IKASTEN ARI NAIZ. EUSKARAZ EGIN BEHAR AL NUKE NIRE SEME-ALABEKIN?

¿EN QUÉ LENGUA DEBERÍAN ESTUDIAR NUESTROS HIJOS E HIJAS?
NOLA LAGUNDU SEME-ALABEI EUSKARA ERABIL DEZATEN?
¿CÓMO AYUDARLES EN LAS TAREAS ESCOLARES SI NO SABEMOS EUSKARA?
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 20:56 0 iruzkin
Etiketak: Hitzaldia, Matrikulazioa
2012/01/11
Matrikula egiteko epea
2012-13 ikasturterako matrikula egiteko epea urtarrilaren 30etik otsailaren 10era izango da.
Olentzero jaia Lehen Hezkuntzan
Hona hemen argazki batzuk
Olentzero Lehen Hezkuntzan on PhotoPeach
2012/01/09
Olentzero jaia Haur Hezkuntzan
Hona hemen Haur Hezkuntzan izandako Gabonetako festan ateratako argazkiak.
Olentzero Haur Hezkuntzan 2011 on PhotoPeach
