2013/02/10

Inauteri jaia Haur Hezkuntzan

Inauteriak 2013 Haur Hezkuntzan on PhotoPeach
            
 

Lehen Hezkuntzako inauteriko jaialdia

Inauteriak 2013 Lehen Hezkuntzan on PhotoPeach

2013/02/05

Inauteriak 2013

Datorren ostiralean, hilak 8, inauteri jaia ospatuko dugu. Aurtengo gaia ITSASOA da.

  • Haur Hezkuntzan goizez ospatuko dute. 10:15ean patioan bertaratzen diren gurasoentzako desfile laburtxoa izango da .
  • Lehen Hezkuntzako jaia arratsaldez izango da.
  • Jaien egitaraua azter dezakezue azpiko loturetan klikatuz.
  • Gogoarazten dizuegu astelehenean, hilak 11, ez dagoela klaserik.
                             
HAUR HEZKUNTZAKO EGITARAUA:
                  


 LEHEN HEZKUNTZAKO EGITARAUA:

 

2013/02/04

Lehen Hezkuntzakoen Agate Deuna

Gaur Lehen Hezkuntzako haurrak eta irakasleak Agate Deuna abestera irten dira. Lehenengo ikastolan denok batera abestu dugu eta gero  3 taldetan banaturik auzotik irten gara:
  • A geletakoek auzoko Zaharren Egoitza bisitatu dute eta kalean ere abestu dute.
  • B geletakoek Txagorritxu ospitalean eta kalean abestu dute.
  • C geletakoek Gorbeialde ikastetxean eta kalean abestu dute.
Egun handia.

A taldeen Agate Deuna on PhotoPeach


    
 B taldeen Agate Deuna on PhotoPeach
     


C taldeen Agate Deuna on PhotoPeach
    
 

Haur Hezkuntzakoak Santa Agedan

Haur Hezkuntzako haurrak eta irakasleak Agate Deuna ospatu dute gaur Ikastolan eta inguruko kaleetan. Hona hemen argazki batzuk.

Haur Hezkuntzako Agate Deuna on PhotoPeach
   

2013/01/28

1. mailakoen Makinen erakusketa

1. mailako umeek makinen erakusketa antolatu dugu. Hasieran proiektoa egin dugu; jarraian makina montatu dugu eta ondoren margoketa lanari ekin diogu. Azkenik erakusketa kokatu dugu.
Orain zuen txanda da, zatozte eta disfrutatu!
                                
 1. maila: Makinen erakusketa on PhotoPeach

2013/01/25

Suntsiketa Gela Egonkorreko baratzan

 Hezkuntza bereziko Gela Egonkorreko lau haurrek ilusioz eta gogoz lantzen duten baratza kalte ugariak jasatzen ari da asteburuetan, barazkiak aterara, txartelak botata edo lapurtuta... Negargarri eta gaitzesgarria.

2013/01/22

Matrikulazioa: argibideak

2013-14 ikasturterako matrikulatzeko hainbat zehaztepen:

  • EPEA: urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra.
  • BULEGOKO ORDUTEGIA: Goizez 9:30tik 11:00etara. Arratsaldez 15:00etatik 17:00etara. (asteazken arratsaldeak izan ezik)
  • LEKUA: Ikastolako Zuzendaritza bulegoa.
  • Ekarriko beharreko dokumentazioaren informazioa eta osatu beharreko inprimakiak ikastolan emango dizuegu.
  • Umea ikasturte honetan ikastolan badago ez du inongo tramiterik egin behar.
  • Zalantzak eta ohiko galdera argitzeko Hezkuntza Sailak dokumentu bat prestatu du. Kontsultatu nahi baduzu HEMEN klikatu.
  • Matrikulazioaren datuen sarrera on line egin dezakezu. Honela egitekotan gero ikastolatik pasatu behar duzu gaionontzeko dokumentuak eramateko. Honi buruz informazioa nahi baduzu klikatu HEMEN.   
  • Urtarrilaren 31n, 18:00etan ATE IREKIEN saioa antolatuko dugu.                                   

Matrikulatzeko Tokiederreko eremua


Margotutako zatia Tokieder Ikastolako eragin eremua da. Eskaerak plazak baino ugariagoak izatekotan baremazioa egin beharko da. Kasu horretan eragin eremuan bizi diren haurrei 5 puntu esleituko zaizkie, alboko ermuetakoei, berriz, 2 puntu.

Matrikulazio prozesuaren egutegia


2013-14 ikasturterako matrikulatzeko Egutegia

  • Izena emateko epea:
    • On-line: 2013ko urtarrilaren 28tik otsailaren 7ra
    • Ikastetxean: 2013ko urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2013ko urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra.
    Aukeratutako lehengo ikastetxean baino ez dira entregatuko eta ikastetxe honek erabakitako ordutegian
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2013ko otsailaren 19an
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2013ko martxoaren 4an
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2013ko martxoaren 15era arte
  • Eskabideari uko egiteko: 2013ko martxoaren 15era arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2013ko martxoaren 21ean
  • Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2013ko apiriaren 12an
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2013ko maiatzaren 13ra arte

2013/01/17

2 urtekoen blog berria

2 urtekoen gelako andereñoek blog berri bat sortu dute gelan egiten diren jarduerak familiekin konpartitzeko edo umeekin etxean lantzeko baliabideak helarazteko. 
Bisita ezazue irudiaren gainean klikatuz edo eskuineko "Ikastolako blogak" atalean sartuz. 
Zorionak andereñok, oso ekimen ederra izan duzue.


Guraso Elkartearen informazioa


2013/01/13

3. mailakoak Olarizun



Abenduan 3. mailakoak Olarizuko baratzetara joan ginen “Adopta ezazu zuhaitz bat” kanpainaren lehenengo fasea burutzeko. Ingurugiroko hezitzaileek hango baratzeak eta negutegiak erakutsi zizkiguten. Gero gutako bakoitzari zuhaitz edo zuhaixka txiki bat (gaukarra, elorri beltza, haritza, zuhandorra edo arbustu arrunta) eman ziguten etxera eramateko, ondo zaintzeko eta otsailean Salburua parkean landatzeko.

3. mailakoak Olarizun on PhotoPeach

2013/01/09

Matrikula epea. Ate irekien eguna

2013-14 ikasturterako matrikula egiteko epea urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra izango da.

Ikastolan ATE IREKIEN EGUNA antolatuko dugu:

Eguna: URTARRILAREN 31
Ordua: 18:00
Tokia: LEHEN HEZKUNTZAKO SARRERA

Tokiederreko haurrak Diario de Noticias-en

Abenduaren 20an Diario de Noticias de Alava-k Tokiederreko Orduz Kanpoko Ekintzei buruzko erreportaia argitaratu zuen. Irudian klikatuz ikus dezakezue.