Olentzeroren gainean klikatuz egun hauetan abesten ari garen kanten letrak ikus ditzakezue: "Olentzero", "Hator hator", "Alaken", "Din dan don" eta "Elurra teilatuan". Ea etxean ere abesten dituzuen!
Gaur goizean Crescendo-Tokieder Abesbatzak bi emanaldi izan ditu Ikastolan. Lehena LHko 1.tik 4.maila bitarteko ikasleriarentzat izan da eta bigarrena Haur Hezkuntzakoentzat.
Mundiala! Zorionak, artista horiek!
Tokieder abesbatza 2013 on PhotoPeach
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 13:00 0 iruzkin
Etiketak: Material interesgarriak
Abenduaren 20an Ikastolan Gabonak ospatuko ditugu Olentzeroren bisita eta beste hainbat ekitaldirekin. Hemen azpian egun horretako egitarauak ikus ditzakezue, Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzakoa.
HAUR HEZKUNTZAKO EGITARAUA
LEHEN HEZKUNTZAKO EGITARAUA
Urtero bezala Xolintxon, Ikastolako liburutegiko blogean, liburuak oparitzeko lagungarria izango zaizun zerrenda bat argiratu dugu. Irudian klikatuz ikus dezakezue.
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 11:46 0 iruzkin
Etiketak: Material interesgarriak
Kaixo Familiak:
Abenduaren 3an euskararen eguna da. Ospatzeko eguerdiko 12etan denak jolastokian bildu gara dantzatzera. Horrekin batera Lehen Hezkuntzan amiaera eman diogu egun hauetako kanpainari; Haur Hezkuntzan, berriz, ostegunera arte luzatuko da.
Euskararen eguna 2013 from Tokieder on Vimeo.
Hurrengo egunetan, Gasteizko beste hainbat eskolekin batera, gastronomiaren inguruko euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina garatuko dugu. Lehen Hezkuntzako ekintzetako bat Goazen izeneko dantza izango da.
Musikako irakasle batzuk grabatu duten bideo honetan ikus eta ikas dezakezue.
GOAZEN!!. DANTZA from Tokieder on Vimeo.
Datorren larunbatean, azaroak 23, eguerdiko 12:00etan San Prudentzio kaleko Elkar liburudendan, Tokieder Ikastolako Eneko Etxegarai irakasleak argitaratu duen liburuaren aurkezpena egingo da.
Puagg!! izeneko liburua 2 urteetatik 8 urte arteko umeentzako idatzita dago.
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 17:22 0 iruzkin
Etiketak: Hitzaldia, Material interesgarriak
2 urtekoen geletan blog berria dute, TEDERTXO izenekoa. Bertan argazkiak ikus daitezke, gelan eginiko jardueren berri izan, umeekin etxean lantzeko material interesgarriak eskuratu...
Sartzeko irudiaren gainean sakatu edota eskuineko aldean "Ikastolako Blogak" atalean topa dezakezu.
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 22:15 0 iruzkin
Etiketak: AMPA, Orduz kanpoko ekintzak