2014/03/02

Inauteri jaia Lehen Hezkuntzan

Inauteri jaia Haur Hezkuntzan


2014/02/26

Lehen Hezkuntzako Inauteri egitaraua



   INAUTERIAK 2014
Lehen Hezkuntza
“LANBIDEAK”

3:00etan   Norbera bere gelara
        
         3:20an     Musikarekin GIMNASIOra

·       Guztiok ABESTU: “Gasteizko inauterietan...”

·       1.mailakoek:”Suhiltzailea izan nahi dut”

·       2.mailakoek:      Saturnino

·       3. mailakoek: “Luzaideko eskudantza”

·       Guztiok ABESTU: “Artillero dale fuego”


·       4. mailakoek: Panpoxa furgoneta 

·       5.mailakoek: “Baserrira goaz”

·       6. mailakoek :    “Mari Kalanbre”

·       Irakasleek :    “Zer izango ote da?”

·       Guztiok ABESTU: “Gasteizko margolariak”


Ondoren txokolatea bizkotxoekin



Haur Hezkuntzako Inauteri egitaraua



HAUR HEZKUNTZA
 INAUTERIKO EGITARAUA
Otsailaren 28an

9:30ean: Geletara

10:15ean: Gurasoentzako desfilea egingo da

10:40an: Ekitaldiari hasiera emango diogu.

·        Gasteizko inauteriak” abestia abestuko dugu.

·       Ondoren maila bakoitzaren saioarekin hasiko gara:

o     2 urte: Pailazoak izango dira eta “Atxis pailazoa” izeneko      abestia  dantzatuko  dute.

o     3 urte: Margolariak izango dira eta “Koloreak” abestia dantzatuko  dute.

o     4 urte: Suhiltzaileak izango dira eta “Suhiltzaile izan nahi dut izeneko abestia dantzatuko dute.

o     5 urte: Sendagileak izando dira eta “Sendatu naiz” izeneko abestia dantzatuko dute.

·        Gasteizko margolariak” kanta abestuko dugu.

11:20ean: Geletara joango gara. 



ARRATSALDEAN:  MERENDOLA IZANGO DUGU!!!!

2014/02/24

Agate Deuna Haur Hezkuntzan

Hemen ikus ditzakezue Agate Deuna eguneko Haur Hezkuntzako ospakizunaren argazki batzuk. Familia batek helarazi dizkigu. Mila esker.

...

2014/02/18

Inauteria 2014. Mozorroak

Inauteriak datoz!!!
Otsailaren 28an Ikastolan jaialdia izango dugu. Aurtengo gaia LANBIDEAK izango da. Hona hemen maila bakoitzak aukeratu duen lanbide mota.



Maila
Mozorroa
2 urte
pailazoa           
3 urte
margolaria
4 urte
suhiltzailea
5 urte
medikua
1. maila
suhiltzailea
2. maila
astronauta
3. maila
sukaldaria
4. maila
mekanikoa
5. maila
nekazaria
6. maila
medikua

2014/02/10

Agate Deuna 2014 Lehen Hezkuntzan

Agate Deunako Lehen Hezkuntzako argazkiak ikus ditzakezue hemen. Ikasleria 3 taldetan banatu zen eta, denok batera patioan abestu ondoren, talde bakoitzak ibilbide desberdina egin zuen.
Klasetik irten ondoren guraso abesbatzak Ikastolako sarreran abestu zuen ere.
(Arazo teknikoak ditugu betiko moduan erakusteko)

https://picasaweb.google.com/tokiederikastola/AgateDeuna2014LehenHezkuntzan?authuser=0&feat=directlink

2014/02/06

Masaje ederra

Pasa den astean, psiko eta jolas tailerreko haur hezkuntzako eskolaz kanpoko ekintzan, masaje jarduera bat burutu zen. Umeak binaka jarri ziren eta Ainhoa eta Garazi begiraleen aholkuak eta argibideak jarraituz bate besteari masajeak egietari ekin zioten. 
Psiko eta jolas tailerrako saioan umeak euren psikomotrizitatea garatzeko une paregabea dute, jolas libreak, zirkuitoak, jolas bereziak..Umeek asko disfrutatzen dute eta honek ere nekea  eragiten du. Beraz, gorputza lasaitzeko, ezin egokiago saioa eta ikastolako eguna bukatu masaje batzuekin!! 











2014/01/30

Saskibaloiko partiduak


2014/01/28

2014-15 ikasturterako Matrikulazioa



          Dakizuenez 14 / 15 ikasturterako matrikulatzeko epea laster zabalduko da. Matrikulazioa bi modutan egin daiteke:
·        Ikastolan: Otsailaren 3tik 14ra izango da. Egun horietan pasa zaitezkete Zuzendaritzatik inprimakiak jasotzera. Bertan azaltzen da ekarri beharreko dokumentazioa.
·        On line: Otsailaren 3tik 13ra  matrikulazioa “on line” egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: www.hezkuntza.net (otsailaren 3tik aurrera erabilgai). Kasu honetan inprimakia interneten beteko duzue eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatu eta web orrira igo beharko duzue.

     ORDUTEGIA:            Goizez:  9:30tik 11:00etara

                                         Arratsaldez:  15:00etatik 17:00etara

       Beti bezala, ikastolan matrikulatuta dauden ikasleek ez dute inongo eskaerarik egin behar, automatikoki dute plaza ikastolan. 6. mailakoek, berriz, institutuan egin behar dute matrikula.
                                                                                            
Oharra: Otsailaren 6an, 18:00etan “ate irekien saioa “ egingo dugu

2014/01/24

Matrikulazioa: Baremazioarako Ikastolaren 2 puntuen irizpidea



2011ko azaroaren 17an Tokieder Ikastolako Organo Gorenaren bilkuran erabaki hau hartu zen:

Ikasle berriak matrikulatzeko Ikastolak eman ditzakeen 2 puntuak honako irizpideak jarraituz esleituko dira:

1.      Tokiederreko ikasle ohien seme-alabei 2 puntu emango zaizkie. Agiria Ikastolak emango du.

2.      Haur  baten guraso biak, edo horietako bat eta honekin bikote moduan bizi dena, lan egoeran izanez gero, haur horrek 2 puntu izango ditu.

·        Guraso bakarreko familien kasuan bi puntuak lortuko dira haurrarekin bizi den heldua lan egoeran izaten bada.

·        Halaber,  umeak zaintzeko eszedentzian egonez gero 2 puntuak gehituko dira ere bai.

·        Egoera hauek baieztatzeko enpresako agiria ekarri beharko dute.

Bi irizpideak ez dira metagarriak, hau da, gehienez 2 puntu lor daitezke.

Zalantzak argitzeko telefonoa: 945171210

2014/01/21

Matrikulazio prozesuaren egutegia



2014-15 ikasturterako matrikulatzeko Egutegia

  • Eskaera eta dokumentazioa aurkezteko epea:
    • On-line: 2014ko otsailaren 3tik 13ra
    • Ikastolan: 2014ko otsailaren 3tik 14ra

  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2014ko otsailaren 25ean
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2014ko martxoaren 10ean
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2014ko martxoaren 21era arte
  • Eskabideari uko egiteko: 2014ko martxoaren 21era arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2014ko martxoaren 27an
  • 2. eta 3. aukeren zerrendak argitaratzeko: 2014ko apirilaren 7an
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2014ko maiatzaren 2ra arte

2014/01/20

San Antoneko txerria tokatu zaigu!

San Anton eguneko ferian zozketatzen den txokolatezko txerria Tokiederreko 6.Bko taldeari tokatu zaio. Hemen dugu Ikastolako sarreran bisitariak agurtzen. Laster jan egingo dugu.
Eskerrik asko Paula, zuri esker lortu dugu.
Mmmm



2014/01/14

Tokieder abesbatza Dendaraban

Pasa den abenduaren 21ean Ikastolako abesbatzako umeek emanaldia eskaini zuten Dendarabako Antzokian. Ze nolako artistak ditugun gure artean!


2014/01/09

Matrikula epea eta Ate Irekien Eguna

2014-15 ikasturterako matrikula egiteko epea otsailaren 3tik 14ra izango da.

Ikastolan ATE IREKIEN EGUNA antolatuko dugu:
Zuen haurra matrilulatu baino lehen ikastolaren instalazioak ezagutu nahi badituzue etor zaitezkete antolatu dugun saiora. Gustura erakutsiko dizuegu.

Eguna: OTSAILAREN 6a, OSTEGUNA
Ordua: 18:00
Tokia: LEHEN HEZKUNTZAKO SARRERA