2016/11/25

AZAROAK 25


Eguna aprobetxatuz, indarkeria sexistaren espresio mota guztien aurrean gure gaitzespena agertu dugu, gogoratuz indarkeria mota hau gizartean dagoen emakume eta gizonen berdintasun ezaren ondorio dela.


AZAROAK 25

Azaroak 25, ostirala, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da. Mundu guztiko neskatila,  neska  eta emakumeek oraindik ere jasaten  duten sexismoaren, desberdintasunaren eta indarkeriaren aurka borroka egitearen garrantzia azpimarratzeko eguna.



 

2016/11/16

ESKOLA KONTSEILUA

Kontseiluko gurasoen ordezkaria izateko hautagaien behin betiko zerrenda argitaratu da Ikastolako hiru ohartegietan.
 
Hautagaien kopurua eta eraberritu behar den ordezkarien kopurua berdina denez ez da hautaketa ekintza gauzatuko.
 
Murtziloak ez  badaude, hurrengo azaroaren 25an O.O.G.-ren ordezkari berrien behin behineko zerrendak argitaratuko dira.

2016/11/14

GURASO ESKOLA



Gogorarazten dizuegu datorren asteartean, hilak 15, guraso eskolako lehen saioa hasiko dela, gaia honako hau izango delarik:

Eskolaz kanpoko ekintzak onuragarriak dira edo ez? Egokia aukeratu. 

Zuen zain gaude.  

2016/11/11

GURASO ESKOLA

 Zorionak!

Guraso Eskola oso arrakasta  handia izaten ari da, 47 guraso apuntatu dira. Eraginkorragoa izateko bi zatitan banatu da, alde batetik Lehen Hezkuntza eta bestetik Haur Hezkuntza. Gaiak desberdinak izango dira, adinaren arabera egokituak.

Eskerrik asko guztiei zuen parte hartzeagatik!

Hemen duzue egutegia

2016/11/07

ESKOLA KONTSEILUA

Tokieder Ikastolako kontseiluko gurasoen ordezkariak izateko hautagaien zerrenda argitaratu da Ikastolako ohartegietan.
Behin behineko zerrenda hauen aurkako murtziloak azaroaren 10 arte aurkeztu daitezke.


2016/11/04

NEE GURASO ESKOLA

Hurrengo astelehenean, hilak 7, NEE guraso eskolaren beste saio bat izango da Tokieder Ikastolan.

Gonbidatuta zaudete!

2016/10/21

IGANDEAK JAI!


2016/10/18

GURASO ESKOLA

Gaur, urriaren 18a, aurtengo GURASO ESKOLA hasiko da. 


Zuen zain egongo gara!

2016/10/05

NEE GURASO ESKOLA



NEE GURASO ESKOLAREN sesioen hasiera data:
 

  • LAKUABIZKARRA NEE: urriaren 6an, Osteguna.
  • TOKI EDER NEE: urriaren 10ean, Astelehena.






S.O.S. AFRIKA

Atzo bukatutzat eman genuen SOS Afrikako ekintza.


Ze laguntzaile onak ditugun Ikastolan!

2016/10/03

UDALAREN LIBURUTEGI SAREA



Vitoria-Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak haur zein helduentzako jarduera programa antolatzen du, urtean bitan,  irakurzaletasuna sustatu eta liburutegiak ezagutarazi eta erabiltzeko helburuarekin


2016/09/30

BEKAK



Aurten beka eskatzeko bi modu daude:

  • On-line egin dezakezue (Hezkuntza  Bekak).
  •  Ikastolako zuzendaritzan inprimakia eskatu eta konprobatu ondoren, bertan eskatzen den dokumentazioarekin batera leku berean entregatu.


   Eskabidea egiteko epea urriaren 1etik 21 arte izango da Ikastolan egiten baduzue. On-line egin nahi baduzue epea luzeagoa da, urriaren 30 arte.