2012/02/27

Haur Hezkuntzako inauteriak: bideoa

Hona hemen Haur Hezkuntzako inauteri jaiaren grabaketa


Untitled from Tokieder on Vimeo.

2012/02/23

Lehen Hezkuntzako inauteria:bideoa

Hona hemen ostiralean ospatutako Lehen Hezkuntzakoen jaialdiaren bideoa. Grabaketaren kalitatea, etxekoia, artistena, izugarria.



Untitled from Tokieder on Vimeo.

2012/02/22

Murrizketak: Bertsolaritza Proiektua bertan behera

3. zikloko ikasleek parte hartzen dute bertsolaritza tailer batean, GU ERE BERTSOLARI proiektuaren barruan hamabostaldian behin bertsolari bat dator Ikastolara talde bakoitzari ordubeteko saioa ematera.

Jarduera honen helburuak honako hauek dira:Bertsolaritza den adierazpide kulturala ezagutzea, bertsolaritzaren bidez hizkuntza komunikaziorako konpetentzia garatzea, elkarlana sustatzea, bertsoaren bidez hizkuntzarekin jolastearen plazera, euskararekiko jarrera positiboa sustatzea, hizkuntza erregistro ezberdinak garatzea, modu honetan ikasgelako hormetatik haratago bere erabilera eta aberastea bultzatuz.

Orain Udalak bere diru murrizketa planaren barruan bertan behera utzi du proiektua martxotik aurrera. Ez gaude ados. Adibide moduan esan dezakegu liburuak erosita ditugula, hemedik aurrera erabiliko ez genituzkeenak.

Aurreko egunean proiektuaren arduradunekin batera prentsaurreko batean parte hartu genuen egoera hau salatzeko. Hemen ikus dezakezue.



2012-02-16 Gasteizko Udalak bertsolaritza Hitzarmena bertan behera utzi du. Prentsaurrekoa from ABE on Vimeo.

2012/02/21

Inauteriak Haur Hezkuntzan

Ostiralean Haur Hezkuntzan inauteria ospatu genuen. Gaia ipuin klasikoak izan zen. Hona hemen argazki batzuk. Pasabidearen apainketari errepara iozazue.

Haur Hezkuntzako Inauteria 2012 on PhotoPeach



2012/02/20

Inauteriak Lehen Hezkuntzan

Aurten inauterian mozorratzeko gaia ipuin klasikoak izan dira. Maila bakoitzak ipuin bana aukeratu zuen horren inguruan mozorroa prestatzeko. Jaialdia izan geneun talde bakoitzak prestatutakoa eskeiniz eta gero txokolate taza berotxoa hartu genuen. Hona hemen argazkiak.

Lehen Hezkuntzako Inauteria 2012 on PhotoPeach







Inauteriak 2 urtekoen geletan

Ostiral goizean 2 urtekoak mozorrotu ziren inauteria ospatzeko. Gaia Hamelingo Txirularia izan zen. Oso irudi politak ikusi genituen, hona hemen batzuk

2 urtekoen inauteriak 2012 on PhotoPeach

2012/02/14

Ostiralean inauteriak

OSTIRALEAN.... INAUTERI JAIA!!!

2012/02/05

Sahararen aldeko kanpaina. Jasotakoa

Amaitu da Sahararen alde eginiko janariak eta beste hainbat gauza jasotzeko kanpaina. Mila esker lagundu duzen guztiei.
Gogorazten dizuegu plastikozko tapoiak jarraitzen dugula jasotzen, oso erritmo onean.

2012/02/02

Agate Deuna jaia bertan behera

Egun hauetan izaten ari garen eguraldiaren ondorioz, biharko programatuta zegoen Agate Deunaren jaia bertan behera geldituko da. Klaseak normaltasunez emango dira

Adeitasunez

Zuzendaritza

2012/01/24

Matrikulazioa. Prozesuaren egutegia

Izena emateko epea:
On line: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra
Ikastetxean: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era
· Eskaerak aurkezteko epea: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era. Aukeratutako lehengo ikastetxean baino ez dira entregatuko eta ikastetxe honek erabakitako ordutegian.
· Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2012ko otsailaren 16an
· Eskaeretako berdinketak erabakitzeko zozketa: 2012ko otsailaren 28an
· Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2012ko martxoaren 9an
· Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2012ko martxoaren 21era arte
· Eskabideari uko egiteko: 2012ko martxoaren 21era arte
· Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2012ko martxoaren 28an
· Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2012ko martxoaren 30ean
· Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2012ko apirilaren 30era arte


· Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean.

Matrikulazioa. Ikastolaren zonaldea


Aurten zonaldea aldatu da. Ikastolari dagokion zonaldea mapan kolore ilunean markatuta dago, beraz, zonalde horretan bizi direnei 5 puntu dagozkie baremazioa egin behar izatekotan.





Matrikulazioa. Oharra

Dakizuenez 12 / 13 ikasturterako matrikulatzeko epea laster zabalduko da. Matrikulazioa bi modutan egin daiteke:
· Ikastolan: Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era izango da. Egun horietan pasa zaitezkete Zuzendaritzatik inprimakiak jasotzera. Bertan azaltzen da ekarri beharreko dokumentazioa.
· On line: Aurten ere, urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra matrikulazioa “on line” egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: http://www.hezkuntza.net/ (urtarrilaren 30etik aurrera erabilgai). Kasu honetan inprimakia interneten beteko duzue eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa Ikastolara ekarri beharko duzue.

BULEGO ORDUTEGIA: Goizez: 9:30tik 11:00etara
Arratsaldez: 15:00etatik 17:00etara (asteazkenetan izan ezik)

Beti bezala, ikastolan matrikulatuta dauden ikasleek ez dute inongo eskaerarik egin behar, automatikoki dute plaza ikastolan. 6. mailakoek, berriz, institutuan egin behar dute matrikula.

Zuzendaritza

2012/01/22

Gela Egonkorrekoen baratza

Duela aste batzuk baratza dugu Ikastolan. Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza Sailak eta Zadorra Fundazioaren laguntzaz antolatu zen Gela Egonkorreko haurrek lan dezaten. Txikia da, baina denetarik dago, ureztatze sistema, konposta egiteko ontzia, lokatzik gabe zapaltzeko gunea, landare usaingarriak... denetarik.
Begira ze argazki politak.

Gela Egonkorreko baratza on PhotoPeach





2012/01/18

Matrikulazioa 2012-13. Epeak eta ate irekien eguna

2012-13 ikasturterako matrikulazioa urtarrilaren 30etik otsailaren 10era egin behar da. Laster informazioa zabalduko dugu.

ATE IREKIEN EGUNA

Zuen haurra matrilulatu baino lehen ikastolaren instalazioak ezagutu nahi badituzue etor zaitezkete datorren otsailaren 2an, osteguna, arratsaldeko 6etan. Gustora erakutsiko dizuegu.

Sahararen aldeko kanpaina

Guraso agurgarriak:

Aurreko urteetan bezala Ikastolak parte hartuko du kanpaina honetan. Laguntza eman nahi baduzue, ikastolako ikasleen artean honakoak biltzea proposatzen dugu, Ikastolan kokatuko diren kutxetan jarriz: oliotan ontziratutako atuna, sardinak oliotan, olio, pasta, azukrea, arroza, lekaleak, konpresak eta helduentzat ipurzapiak. Ikastolan urtarrilaren 30ean bukatuko dugu janari bilketa.

Azken urtetako Karabana Bateratuek izandako arrakasta nabaria kontuan hartuta edizio berri honetan aurreko kanpainen emaitzak gainditu nahi ditugu.

Zuen laguntzagatik aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu.