2013/11/29

"Mahai inguruan eroso, euskaraz goxo goxo" kanpaina

Aurreko astelehenean "Mahai inguruan eroso, euskaraz goxo goxo" euskararen erabilera bultzatzeko kanpainari hasiera eman genion.
Lehen Hezkuntzako guztiak Aretoan bildu ginen eta gela bakoitzeko ordezkariek ekarritako letra eta asmakizunekin leloa osatu genuen. Egun hauetan gastronomia gaiaren  ildoa jarraituz beste ekintza batzuk garatzen ari gara. Hona hemen asteleheneko argazkiak.

Kanpaina hasiera Lehen Hezkuntzan on PhotoPeach    


2013/11/24

"Goazen" dantza

Hurrengo egunetan, Gasteizko beste hainbat eskolekin batera, gastronomiaren inguruko euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina garatuko dugu. Lehen Hezkuntzako ekintzetako bat Goazen izeneko dantza izango da.
Musikako irakasle batzuk grabatu duten bideo honetan ikus eta ikas dezakezue. 

 
GOAZEN!!. DANTZA from Tokieder on Vimeo.

2013/11/18

Puagg!! liburuaren aurkezpena

Datorren larunbatean, azaroak 23, eguerdiko 12:00etan San Prudentzio kaleko Elkar liburudendan, Tokieder Ikastolako  Eneko Etxegarai irakasleak argitaratu duen liburuaren aurkezpena egingo da.
Puagg!! izeneko liburua 2 urteetatik 8 urte arteko umeentzako idatzita dago.

PUAGG!!HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA
Haurrei zuzendutako ikuskizun berezia eskainiko dute Eneko Etxegarai eta bere lagunek. Puagg!! liburu berria aurkezteko, ipuin kontaketa saioa eskainiko dute, Eduardo Rodriguez irudigileaak marrazki bat egingo digu zuzenean eta haurrek ere izango dute beren marrazkiak egiteko aukera!
Musika, ipuin antzeztua eta marrazkiak... goiz pasa eder bat izateko aukera luzatu nahi dizugu lehen hezkuntzako irakasle honen ipuin berria aurkezteko ikuskizun berezi honetan.
Animatu zaitezte!



Badu bada erakusketa, hitzaldiak...



Azaroan eta abenduan Florida parkean dagoen liburutegian BADU BADA izena duen erakusketa ikusgai dago. Adin guztietako pertsonentzat egokia: Euskararen historia,bilakaera, bitxikeriak, hitzadiak... Egitaraua hemen azpian eta blogaren “Beste estekak” atalean ikus dezakezue.


http://www.badubada.com/eu/

2013/11/10

2 urtekoen blog berria

 2 urtekoen geletan blog berria dute, TEDERTXO izenekoa. Bertan argazkiak ikus daitezke, gelan eginiko jardueren berri izan, umeekin etxean lantzeko material interesgarriak eskuratu...
Sartzeko irudiaren gainean sakatu edota eskuineko aldean "Ikastolako Blogak" atalean topa dezakezu.
 

http://tedertxo2-3urte.blogspot.com.es/

2013/11/06

1. mailakoak urtaroak lantzen



1.mailakoak urtaroei buruz ibili gara hitz egiten egun hauetan. Familiei esker asko ikasi dugu animaliei, eguraldiari eta naturari buruz. Zuen ekarpenekin horma-irudi ederrak osatu ditugu. Eskerrik asko.
1. mailakoak urtaroak lantzen on PhotoPeach

2013/11/04

Guraso Elkarteak antolatutako hizki-saldaren zozketa



Badugu hizki-zoparen zozketako sariduna!
Hizki-zopa osatu eta saria lortu du Amaia Montielek. Askok osatu duzue eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko orriko hizki-zopa eta zozketa egin eta gero 2. maila Bko Amaia izan da sariduna. Amaia Dantzerkia eta Patinekin Jolasten ekintzetan dabil eta hemendik aurrera lagunekin eta familiaren ondo pasatzeko joko eder bat izango du etxean. Zorionak!





2013/10/31

Gurasoentzako hitzaldiak



GURASOENTZAKO HITZALDIAK
BADU BADA ERAKUSKETA
Azaroak 5, asteartea, 19.30ean:



-       Euskera entra un idioma en casa.



Aholkuak euskara ez dakiten gurasoei. Gaztelaniazko hitzaldia.


Azaroak 16, larunbata, 11.00etan:



-       ¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskera?



Seme-alabei eskolako lanekin laguntzeko aholkuak. Gaztelaniazko hitzaldia.


Azaroak 25, astelehena, 19.30ean:


-       Euskara ikasten ari naiz… Euskaraz egin behar al nuke seme-alabekin? Aholkuak euskara ikasten ari diren edo euskara oso ondo ez dakiten gurasoei. Euskarazko hitzaldia. 


Lekua: Ignacio Aldekoa Kultur Etxea (Florida pasealekua, 9)



Badu Bada erakusketaren barruan gurasoentzako hitzaldiak antolatu dira. Ziur gaude ikastetxeko guraso askorentzat benetan interesgarriak eta lagungarriak izan daitezkeela. Horregatik bidaltzen dizuegu gonbidapen hau.




Badu Bada erakusketa euskara eta eleaniztasunari buruzkoa da. Arabako Foru Aldundiak antolatu du. Urritik urtarrilera bitarte egongo da Gasteizen. Ikusgarria eta harrigarria ere bada, eta seme-alabekin joateko modukoa. Erakusketara hurbildu zaitezkete, hitzaldiaren eguna aprobetxatuz edo beste egunen batean. Ziur gustatuko zaizuela. www.badubada.com




Parte hartzera animatzen zaituztegu!

2013/10/28

4. mailakoak Salburuan



Urrian 4. mailakook Atarian “Ezagutu ezazu Salburua” ekintza osatu dugu. Bertan eta Salburuko  hezegunean egun osoa eman dugu hurrengo ekintzak betez: neguari aurre egiteko animalien estrategiak aztertu; animalia ezberdinen adarrak, antenak, habiak eta beste aztarna motak bereiztu; hezeguneko landare batzuk bilatu eta identifikatu; oreinek marru nola egiten duten ikusi eta haiei buruz gauza berri asko ikasi; etab.
Primeran pasatu dugu!

4. mailakoak Salburuan on PhotoPeach


Abesbatzakoak jo ta ke

Begira zein gauza politak egiten dituzten Tokieder Abezbatzakoek!!!


2013/10/24

Saskibaloiko taldearen egutegia


Blogaren eskuinaldean, Informazio Orokorra atalean, 2013-14 denboraldiko Tokiederreko saskibaloiko taldearen egutegia ikus dezakezue.


SOS Afrikarako jasotakoa.

Arropa asko jaso dugu SOS Afrika kanpainarako, aurreko urteetan baino gehiago uste dugu.  Bere izenean mila esker guztiei.


Bekak eskatzeko ordutegia



BEKAK


Ordutegia:

9:30etik 10:30era
15:00etatik 17:00etara
(asteazken arratsaldeetan izan ezik)

Urriaren 23tik azaroaren 5 arte

2013/10/17

Guraso Eskolaren egutegia 2013-14



TOKIEDERREKO GURASO ESKOLA 2013-14

EGUTEGIA

GAIAK

·        URRIAK 22
·        AZAROAK 5
·        AZAROAK 19
·        ABENDUAK 3
·        ABENDUAK 17
·        URTARRILAK 14
·        URTARRILAK 28
·        OTSAILAK 11
·        OTSAILAK 25
·        MARTXOAK 11
·        MARTXOAK 25


Ordua: 15:00

Lekua: Bilera Gela
·        ATXIKI-HARREMANAREN GARRANTZIA

·        NOLA KUDEATU HASERREA ETA FRUSTRAZIOA UMEENGAN

·        ARAUAK ETA MUGAK

·        SEME-ALABA SEGURU ETA IRMOAK

·        UMEEN ARLO EMOZIONALA

·        ZER ESKATU NIRE SEME-ALABARI DUEN ADINAREN ARABERA

·        GURASOEN ESTRESAREN KUDEAKETA

·        GIZA TREBEZIAK TALDEAREN PRESIOAREN AURREAN

·        GATAZKEN EBAZPENA (berdinen artean, anai-arrebak…)

·        MOTIBAZIOA IKASKETETAN

·        NOLA HITZ EGIN GAI KONPLEXUEI BURUZ GURE SEME-ALABEKIN


Zinema euskaraz: akatsen zuzenketa

Haur Hezkuntzako 4 urtetik Lehen Hezkuntzako 3. mailara arteko ikasleei larunbatean Euskharan elkarteak antolatutako zienema ekitaldi bati buruzko informazioa banatu diegu. Foilketoan akats bata dago, euskaraz eta gaztelanian leku desberdina jartzen baitu. Zuzena euskaraz dagoena da, beraz:

Filma: HORTON
Data: urriaren 19a, goizeko 11:00etan
Lekua: Lakua-Arriagako Osasun Zentro Zaharra.