2011/01/24

Matrikulazioa

Dakizuenez 11 / 12 ikasturterako matrikulatzeko epea laster zabalduko da. Matrikulazioa bi modutan egin daiteke:

· Ikastolan: Urtarrilaren 31tik otsailaren 11ra izango da. Egun horietan pasa zaitezkete Zuzendaritzatik inprimakiak jasotzera. Bertan azaltzen da ekarri beharreko dokumentazioa.

· On line: Aurten ere, urtarrilaren 31tik otsailaren 10era matrikulazioa “on line” egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: www.hezkuntza.net (urtarrilaren 31tik aurrera erabilgai). Kasu honetan inprimakia interneten beteko duzue eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa Ikastolara ekarri beharko duzue.

ORDUTEGIA: Goizez: 9:30tik 11:00etara

Arratsaldez: 15:00etatik 17:00etara

2 urteko geletan dauden umeak, beste tramiterik egin gabe, automatikoki gelditzen dira matrikulatuta ikastetxe honetan jarraitzen badute 3 urteko gelan. Beste ikastetxe batera joateko bai egin behar dutela matrikulatzeko eskaera aukeratutako Ikastetxean bertan.

Zuzendaritza

Oharra: Urtarrilaren 31n, 17:15ean “ate irekien saioa “ egingo dugu