2012/05/07

"AHOZKOTASUNA" Euskara kanpaina

Hurrengo egunetan 3.euskara kanpainari hasiera emango diogu.
Kanpaina honetan erabiliko dugun gaia “AHOZKOTASUNA” izango da eta antolatu diren ekintzek helburu hau dute: ikasleen ahozko adierazpena bultzatzea . Gela bakoitzak ekintzaren bat prestatuko du beste gelaren batean eskaintzeko: antzezpenak, asmakizunak, txisteak, esku jolasak, ahokorapiloak…

Komenigarria litzateke egun hauetan bereziki zuen seme alabak euskaraz hitz egitera animatuko bazenituzte, ikastolan egindakoaren inguruan interesatuz eta beraien ahalegina eskertuz.
Zuen interesa da bultzadarik hoberena zuen seme-alabak euskaraz hitz egiteko.