2013/03/05

Hitzaldia ikastolan: "Familian akordioak egiteko artea"



Kaixo denoi:
Toki Eder ikastolako Guraso Eskolatik guztiok gonbidatu nahi zaituztegu “Familian akordioak egiteko artea” praktika onen tailerrera. Martxoaren 11an (astelehena) eta 12an (asteartea) izango da, 15:00etatik 16:30tara eraikin berriko bilera gelan.
IPACEko Isabel Martin adituak guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa eta elkarbizitza hobetzeko ardatzak emango dizkigu.
Tailer hau ikastola osoarentzat irekia da, baina edukia Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. edo 6. mailako haurrekin erabiltzera bideratua dago.
 Bi saioetan, beste batzuen artean, ondoko gaiak landuko dira:
-gatazka seme-alabekiko eguneroko harremanean
-gatazka nola kudeatu: negoziazioa
-bitartekaritza alternatiba bezala.
Parte hartzera animatzen zaituztegu!
Ondo izan
                                               Toki Ederreko Guraso Eskola