2013/06/21

Zuzendaritzaren oharra



           Familia agurgarria:

Egutegian agertzen den bezala, datorren  ostirala, ekainak 21,  izango da gure  azken klase eguna.
  
Irailaren 6an, ostirala, emango diogu hasiera ikasturteari aurten lehenengo aldiz egingo den aurkezpen saioarekin. Horregatik egun horretan klaseak 9:30etik 11:30era izango dira eta egun horretan jantokirik ez da egongo. Irailaren 9tik aurrera, eta goizeko ordutegiak iraungo duen bitartean, beraz 27ra arte, ordutegia 9:30tik 13:30era izango da. Eskola egutegia irailaren lehenengo egunetan bidaliko dizuegu. Hala ere Hezkuntza Sailak oniritzia eman bezain pronto Ikastolako blogan argitaratuko dugu.

 2 eta 3 urteko ikasleriak  egokitzapen  prozesua izango du eta horren inguruko informazio zehatzagoa emango da  Haur Hezkuntzan ekainaren 25ean 2 urtekoentzat eta 27an 3 urtekoentzat ospatuko diren  bileretan, arratsaldeko 4:30ean.

Irailaren 9an hasiko da jantoki zerbitzua hilabete horretan erabiltzeko  izena emanda dutenekin. Ikasturte osorako inskripzioa irailean egingo da.
3 urteko ikasleriak jantoki zerbitzua erabiltzeko aukera izango du irailaren 30tik aurrera eta 2 urtekoek urriaren 7tik aurrera.

Kurtsoan zehar galdutako arropa pilo bat  topatu dugu. Beraz, pasa zaitezkete jasotzera Lehen Hezkuntzako Areto Nagusitik edo Haur Hezkuntzako sarreratik.

Irailaren 6an Lehen Hezkuntzako 1. mailara pasatuko direnak 9:30ean Kiroldegian elkartuko dira, ondoren geletara joateko eta LHko 3. mailara pasatuko direnak, taldeak nahastuko direnez, Areto Nagusian elkartuko dira.



Besterik gabe, oporrak ongi igaro eta iraila arte!

 

ZUZENDARITZA TALDEA