2013/09/13

Jolas gaitezen euskaraz!!!

Urtero bezala, aurten ere,  euskara kanpaina batekin hasi dugu ikasturtea.
Egun hauetan, Lehen Hezkuntzan irailaren 11tik irailaren 19ra umeek jolasaldian bere ikaskide eta irakasleekin jolastuko dute eta honela "bi txori tiro batez": alde batetik harremanak finkatu eta sendotzeko baliogarria da eta bestetik, oporrak pasa ondoren euskarari gogor helduko diogu .
Haur Hezkuntzan kanpaina aurrerago egingo da.
Beraz...
Jolas gaitezen euskaraz,
ikas dezagun euskaraz,
ibil gaitezen euskaraz.
 Bizi gaitezen euskaraz!!!