Iaz bezala zuengana
jotzen dugu S.O.S. AFRIKAk
antolaturiko kanpainaren berri emateko.
Elkartasun jarduera
honen helburua Afrikako jendeari arropa helaraztea da.
Ikastolak bat egin
du kanpaina honekin eta horretarako dagoeneko erabiltzen ez dituzuen arropa eta
zapatak ekar ditzakezue. Jasotakoa S.O.S. Afrikako arduradunek sailkatuko dute.
Egoera onean dagoena Afrikara bidaliko dute berrerabiltzeko eta oso zahartuta
dagoena birziklatuko da. Azken honekin lortutako dirua erakunde honek dituen
hainbat proiektutan erabiliko da.
Hau burutzeko
hurrengo prozedura jorratuko da:
- Oharrarekin batera poltsa bat eramango dute. Nahi izanez gero bete eta Ikastolara bueltatu. Poltsa gehiago behar baduzue zabor poltsa arruntak erabili.
- Poltsak jasotzeko epea: Urriaren 10etik 23ra.
Poltsak non utzi:
- HHko sarreretan markatuta egongo diren tokietan
- LHko Areto Nagusian.
Besterik gabe eta
zuen laguntza aldez aurretik eskertuz, agur bero bat.
0 iruzkin:
Publicar un comentario