2014/04/30

Kontsumo tailerrak Lehen Hezkuntzan

Maiatzaren 5etik 9ra Lehen Hezkuntzako ikasleek Kontsumobidek antolatutako hainbat kontsumo  tailerretan hartuko dute parte.Gai desberdinak jorratuko dira eta ikasle bakoitzak bi tailer izango ditu.Honako hauek dira: Supermerkatua, Jolasak eta jostailuak, Haur segurtasuna, Energia, Fruta eta barazkiak, Uraren kontsumoa eta aurreztea, Eskubideak eta betebeharrak, Elikagaien etiketak, Teknologia berriak eta Publizitatea.

                      GURASOENTZAKO SAIOA
 Maiatzaren 8a, 15:00etan Bilera Gelan:
 ADINGABEAK ETA SAKELEKO TELEFONOAK