2014/09/02

IKASTURTE HASIERA

Kaixo familiak!
Oporrak bukatu dira eta hemen gaude berriro, prest eta gogoz, ikasturte berriari hasiera emateko zorian. Gogoratzen dizuegu hainbat data:

Irailak 8: Lehenengo eguna, 9:30etik 13:30era.
Irailaren 8tik 24ra arte goizez bakarrik.
Irailaren 25etik aurrera jardunaldi arrunta, goizez eta arratsaldez.

2 eta 3 urteko haurrek irailaren zehar egokitzaren prozesua izango dute ekainean bidalitako ordutegiaren arabera

Jantokia
Hasiera: Irailaren 8an. Umeen bila etortzeko ordutegia 14:45etik- 15:00etara.
2 urtekoen hasiera: Urriaren 6an
3 urtekoen hasiera: Irailaren 25ean. Umeen bila etortzeko ordutegia: 15:00etan
Jantokiari buruzko bilera: Irailaren 16an, 16:30ean  ikastolako kiroldegian.

Bestalde, gogoratzen dizuegu "gurasoentzako euskara eskoletan" apuntatzeko epea ireki dela. Hemen duzue informazio gehiago eskuratzeko link-a: