2014/10/03

SOS AFRIKA




Iaz bezala zuengana jotzen dugu S.O.S. AFRIKAk antolaturiko kanpainaren berri emateko.
Elkartasun jarduera honen helburua Afrikako jendeari arropa helaraztea da. 

Hau burutzeko hurrengo prozedura jorratuko da:
  • Oharrarekin batera poltsa bat eramango dute. Nahi izanez gero bete eta Ikastolara bueltatu. Poltsa gehiago behar baduzue zabor poltsa arruntak erabili.
  • Poltsak jasotzeko epea: Urriaren 7etik 14ra.
Poltsak non utzi:
  • HHko sarreretan markatuta egongo diren tokietan
  • LHko Areto Nagusian.
Besterik gabe eta zuen laguntza aldez aurretik eskertuz, agur bero bat