2016/01/15

Matrikulazioa: Baremazioarako Ikastolaren 2 puntuen irizpidea

2011ko azaroaren 17an Tokieder Ikastolako Organo Gorenaren bilkuran erabaki hau hartu zen:

Ikasle berriak matrikulatzeko Ikastolak eman ditzakeen 2 puntuak honako irizpideak jarraituz esleituko dira:

1.Tokiederreko ikasle ohien seme-alabei 2 puntu emango zaizkie. Agiria Ikastolak emango du.

2.Haur  baten guraso biak, edo horietako bat eta honekin bikote moduan bizi dena, lan egoeran izanez gero, haur horrek 2 puntu izango ditu.

·       Guraso bakarreko familien kasuan bi puntuak lortuko dira haurrarekin bizi den heldua lan egoeran izaten bada.

·        Halaber,  umeak zaintzeko eszedentzian edo ikasketa ofizialak egiten egonez gero 2 puntuak gehituko dira ere bai.

·        Egoera hauek baieztatzeko enpresako agiria ekarri beharko dute.

Bi irizpideak ez dira metagarriak, hau da, gehienez 2 puntu lor daitezke.

Zalantzak argitzeko telefonoa: 945171210