2015/02/06

EUSKAL INAUTERIAK


Egun hauetan, otsailak 9tik 13ra, Gasteizko ikastola eta ikastetxe batzuek antolatutako  
 “Euskal inauteriak“ izeneko euskara kanpainan  parte hartuko dugu.

 Jardunaldi hauen helburuak,   batez ere, hauek dira:

-   Gurasoak  eta ikasleak euskal kulturan eta euskararen erabileran motibatzea.
-   Euskal inauterietara hurbiltzea.

   Aste honetan egingo ditugun ekintzak, besteak beste, hauek izango dira:

·         Gaiari buruzko hainbat ipuin eta informazio testuak irakurri.
·         Gaiari lotutako mahai jokoak.
·         Abestiak eta dantza bat  ikasi.
·         Eskulan eta denbora-pasak egin.
·         Eta .....sorpresak!
   
  Proposatutako helburuak lortzeko zuen laguntza beharko dugu bai seme-alabak euskararen erabileran motibatzen bai  euskal kulturan murgiltzen.