2015/09/01

LIBURU SOLIDARIOAREN PROGRAMA


Resultado de imagen de LIBURU SOLIDARIOA

Azkeneko urtetan bezala, testuliburuak erosteko Eusko Jaurlaritzak antolatutako Programa Solidarioan parte hartuko dugu. Berrerabil daitezken testuliburuak eta/edo material didaktiko horiek Hezkuntza Administrazioarenak izaten dira eta, ikasturtea amaitutakoan, ikastetxean bertan geratuko dira, hurrengo ikasturtean berriz erabiltzeko. Materialak erabiltzeko epea, printzipioz,   4 ikasturtekoa izaten da.

Programa honetan parte hartzeko prozedura hau da:
·         Zuek ez duzue  libururik erosi behar. Liburuak  Ikastolak erosiko ditu.
·         Testuliburuak maileguan utziko zaizkie ikasleei berrerabiltzeko; lan koadernoak urtero erosten dira bertan idazteko erabiltzen direlako. 
.       Haur Hezkuntzan egongo direnek ez dute parte hartuko programan

·         Hau da, Eusko Jaurlaritzaren esanetan,  ikasle bakoitzari ordaintzea dagokiona, egingo duen mailaren arabera. 
-          2015-2016ean L. H. 1. eta 2. mailan egongo direnek: 27 euro
-          2015-2016ean L. H. 3. eta 4. mailetan egongo direnek : 30 euro
-          2015-2016ean L. H. 5. eta 6. mailetan egongo direnek: 31 euro

·         Sar ezazue dagokizuen dirua ondorengo kontu korrontean, umearen izenean, beranduen irailaren 14rako ordainagiria tutoreari emanez:

Laboral kutxa   ES95  3035  0234  87  2340033735
LEKUEDER GURASO ELKARTEA

·         Programa honetan parte hartzea bateragarria da ikasmaterialarentzako Eusko Jaurlaritzaren bekarekin.
·         Hiztegiak, atlasak, irakurketa liburuak eta koaderno batzuk ez dira sartzen programa honetan.

·         Programan parte ez hartzeko banakako uko egitearen aukera dago. Horretarako irailaren 11arte duzue epea Zuzendaritzatik pasatzeko osatu behar den dokumentua sinatzeko.
·         Kasu honetan liburuak eta materialak zuen kabuz erosi beharko dituzue.
·         Programa Solidarioari uko egiten badiozue ezin duzue eskatu ikasmaterialerako Eusko Jaurlaritzaren beka.

Barkatu denbora aldetik hain justu ibiltzeagatik baina araudia oso berandu publikatu dute.