Ikasturtea bukatzen ari da eta urtero bezala badator ikastolako jaia,
ekainaren 3an. Aurreko urteetan bezala hainbat ekintza eta jolas antolatuko
ditugu, baina ikastola osatzen dugun guztiok modu desberdinetan parte hartzeko
aukera izan dezagun nahi dugu baita ere.
Ordubeteko txandak egiteko gurasoak behar ditugu (17:00etatik 18:00etara eta
18:00etatik 19:00etara) ondoko jardueretarako:
-Azoka txikia.
-Egur-langintza tailerrean laguntzea.
-Sukaldean laguntzea tortilekin.
Lagundu nahi baduzu, jarri harremanetan Guraso Elkartearekin ampalekueder@yahoo.es helbidean edo maiatzaren 23, 24, 26 edo 27an, 5etatik
aurrera Guraso Elkartearen 116
gelara etorriz.
0 iruzkin:
Publicar un comentario