2016/05/30

IKASTOLAKO JAIA

Urtero bezala, hurrengo ostiralean, ekainaren 3a, Ikastolako jaia ospatuko dugu. Hemen duzue egitaraua:




 Zein ondo pasatuko dugun!

TOKIEDER UDALEKUAK 2016



Guraso Elkarteak 2016rako Tokieder ikastolako udalekuak antolatzen jarraitzen du. Familien asmoak ezagutu eta gero, orain izena emateko ordua da.
Norentzat: Haur hezkuntzakoentzat (3 urtetik aurrera) eta Lehen Hezkuntzakoentzat. Haurra ez bada Tokieder ikastolakoa, oharretan adierazi zein ikastetxetakoa den.
Ordutegia: 9:30etatik 13:30ra. (Jantokian geratuz gero, 15:00etan aterako da).
Aste bateko oinarrizko prezioa:
  • Udalekua bakarrik = 45 euro. Udalekua+jantokia = 75 euro.
Oinarrizko prezioari egin beharreko aldaketak:
  • 2 anai-arreba edo gehiago baldin badoaz, bakoitzak 5 euro gutxiago.
  • Familia ez bada Guraso Elkarteko bazkide, 45 euro gehiago aste bakoitzeko.
Adibidea: Bi anai-arreba, Guraso Elkarteko bazkide direnak, lehenengo bi asteetan etorriko direnak eta jantokian ere geldituko direnak. Haur bakoitzak ordainduko luke = 75 + 75 – 5
Interesatuok eskaera orria bete behar duzue eta dagokizuen diru-sarrera egin
Laboral Kutxako 3035 0155 35 1550009240 kontuan. Ordainagirian haurraren izena eta abizenak jarri. Eskaera ordainagiriarekin batera ekainaren 2a baino lehen  ikastolako idazkaritzara eraman (UDALEKUAK sailean). Mesedez epeak errespetatu, lana erraztuko diguzu.
Orria Ikastolaren sarreran aurki dezakezue.

2016/05/23

TOKIEDER KANPOKO EKINTZAK 2016-17




Tokiederreko eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko epea ireki da, izena eman eta ez galdu aukera paregabe hau!

 










Animatu zaitezte!!!