2017/06/21

KURTSOA BUKATZEAR DAGO!!



Egutegian agertzen den bezala, datorren  ostiralean, ekainak 23,  izango da gure  azken klase eguna.

Galdutako arropa jasotzeko aukera ekainaren 30 arte izango duzue. Egun horretan jaso ez duzuena Gizarte Etxera eramango dugu.
  
Irailaren 7an, osteguna, emango diogu hasiera ikasturteari. Egun horretan aurkezpena egingo dugu 11:30tik 13:30ra. Irailaren 8tik irailaren 22ra arte goizez egongo gara eta ordutegia 9:30tik 13:30era izango da.

3 urteko ikasleriak  egokitzapen  prozesua izango du eta horren inguruko informazio zehatzagoa emango da  irailean. Halaber, jasoko duzuen eskutitzean dena argituko da.

Irailaren 7an Lehen Hezkuntzako 1. mailara pasatuko direnak 11:30ean Kiroldegian elkartuko dira, ondoren geletara joateko eta LHko 3. mailara pasatuko direnak, taldeak nahastuko direnez, Areto Nagusian elkartuko dira.

Irailaren 11n hasiko da jantoki zerbitzua hilabete horretan erabiltzeko  izena emanda dutenekin. 3 urteko ikasleriak jantoki zerbitzua erabiltzeko aukera izango du irailaren 25etik aurrera.

Ondo pasa oporretan
eta iraila arte!!!