2012/12/17
Zuzendaritaren oharra
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 9:26 0 iruzkin
Etiketak: Zuzendaritzaren oharrak
2012/12/16
Ipuin musikatua 4 urtekoeentzat
Ostiralean Udalak antolatutako jarduera bat eskeini zitzaien 4 urtekoen geletako neska-mutikoei. Bertan aktoresa batek hainbat tresna eta ohiko elementuekin soinuak eta musika sortuz ipuin bat musikalizatu zuen. Oso polita izan zen. Begira zein adi egon ziren umeak.
Ipuin musikatua on PhotoPeach
2012/12/09
3. mailakoak Mendixurreko hegaztiekin
2012/12/05
Familien mendi irteera azaroan
Toki Eder Ikastolako AMPAk, guraso batzuek proposatuta mendi irteera bat egin genuen, pasa den azaroaren 18an. Euria dela eta, planak aldatu genituen eta Aiuda ibaiaren ibilbidearen ordez, Salburuara joatea erabaki genuen. Gende gutxi animatu ginen baina giro ezin hobea!
2012/12/04
3. mailakoak gizartetxeko liburutegian
3. mailako taldeek ekintza interesgarria egin zuten Lakuako Gizartetxeko liburutegian. Liburutegiei eta liburuei buruzko gauza berriak ikasi zituzten. Hona hemen argazki batzuk.
Auzoko liburutegian on PhotoPeach
Arratsaldean herri kirolen txokoa
Abenduaren 3an, euskararen egunaren ospakizunean, herri kiroletan jolasteko txoko eder batzuk antolatu genituen ikastolan. Oso ondo atera zen dena.
Herri kirola txokoak ikastolan on PhotoPeach
Euskararen egunean dantzan
Araban Boga Boga Tokieder Ikastolan from Tokieder on Vimeo.
2012/12/03
Herri kirolen erakusketa Tokiederren
2012/11/30
1. mailakoak Lapurriketan:Argazkiak
2012/11/29
Kanpaina hasiera Lehen Hezkuntzan
Lehen Hezkuntzan ikastolako bi pelotariek lagundu digute "Araban Boga Boba euskara gora doa" euskara kanpainari hasiera emateko. Guztiok elkartu gara Areto Nagusian ikusteko zein herri kiroletan arituko garen bai erakusketan bai jolas txokoetan. Eutsi gogor euskarari!
Araban Boga Boga Lehen Hezkuntzan on PhotoPeach
Kanpaina hasiera Haur Hezkuntzan
Haur Hezkuntzan "Araban Boga Boga euskara aurrera doa" euskara kanpainari hasiera eman zaio antzerkitxo polit honekin. Hurrengo egunetan herri kirolen munduan murgilduta, euskarari bultzada ikaragarria emango diogu. Aurrera!
Araban Boga Boga Haur Hezkuntzan on PhotoPeach
2012/11/27
Larunbateetako mendi irteeren egutegia
Iturribero mendi taldeak larunbatetan antolatzen dituen urte osoko
irteeren egutegia hemen ondoan azter dezakezue, "Informazio Orokorra" atalean.
Parte hartzeko
baldintzak blog honen aurreko sarrera batean ikus ditzakezue.
2012/11/20
2012/11/05
Tokieder dantzan
Ikasturteko lehenengo kanpainari amaiera emateko ,irailean Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek dantza bat eskaini zuten. Hona hemen.
Tokieder dantzan 2012 from Tokieder on Vimeo.
2012/11/04
Gasteizko IV jardunaldi pedagogikoak
VITORIA-GASTEIZKO
IV.JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK: FAMILIA, ESKOLA ETA NORTASUNAREN GARAPENA
HAURTZAROAN
Dagoeneko irekita dago Vitoria-Gasteizko IV.Jardunaldi Pedagogikoetan izena
emateko epea.
Honekin batera programa ere ikusgai duzue.
Horretarako IV
Jardunaldiak sakatu.


