2013/05/20
2013/05/19
2013/05/16
Talde argazkien urtekaria
Egun hauetan Ikastolako taldeen argazkien albuma eska dezakezue. Salneurria 7,50€koa da. Honekin batera zuen seme-alabaren argazkia eros dezakezue, 1,50€tan. Eskaera Ikastolako idazkaritzan egin dezakezue sobre batean datuak eta dirua emanez.
Ekintza hau AMPAren ekimena izan da.
2013/05/12
Antzerkia ingelesez 4 eta 5 urtekoentzat
Maiatzaren 9an Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko umeek antzerkia ingelesez ikusi zuten. Forum Theatre & Education taldeak "Mary Magic at the North Pole" antzezpena eskeini zien.
2013/05/09
Sokasaltorako kantak
Hona
hemen aste honetan (euskararen 3. kanpainan)
4 eta 5 urtekoei proposatzen zaien SOKA SALTOKO kantak:
Sokasalto: BAT ETA BI on PhotoPeach
Sokasalto: HILABETEAK on PhotoPeach
2013/05/07
Liburu eguna
Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatu genuen. Lehen Hezkuntzako talde bakoitzak ikasleek idatzitako testuekin liburu bana osatu zuen. Horiekin erakusketa antolatu genuen Aretoan. 5. mailako haurrek Patxi Zubizarreta idazlearen bisita izan zuten.
Liburutegiko blogean, "Xolintxo", zehaztapen gehiago eta argazkiak ikus ditzakezue. Orri honen eskuinaldean dagoen "Ikastolako Blogak" atalean lotura duzue.
2013/04/29
Prudentzio Deunaren danborrada
Danborrada 2013 from Tokieder on Vimeo.
2013/04/26
2013/04/25
4 urte B: animaliak lantzen
animaliak rosa 1 from Tokieder on Vimeo.
Antzerkia ingelesez
Ingeleseko departamenduak
antolatuta gaur Forum Theatre Taldeak antzeztutako antzerkia ikusten egon dira Lehen Hezkuntzako ikasle
guztiak. 1. ziklokoek Magic Circus espektakulua eta gainontzekoek Marco Polo izenekoa ikusi dute.
Ondo pasatu dugu eta ahozko ulermena lantzeko ekintza polita izan da.
2013/04/22
3. mailakoak Gorozikan
3. mailakoak Gorozikan on PhotoPeach
Elkarbizitza lantzen Ikastolan
Elkarbizitza lantzen Ikastolan on PhotoPeach
2013/04/09
Guraso Eskolako bilkuren datak
Martxoaren 12an hitzaldi bat antolatu zen ikastolan. Hori egiteko egun horretarako programatuta zegoen Guraso Eskolako klasea atzeratu zen. Klase hori apirilaren 23an antolatu da.
Beraz ikasturte bukaera arte Guraso Eskolako saio hauek gelditzen dira:
- Apirilaren 9
- Apirilaren 23
- Maiatzaren 7
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 9:57 0 iruzkin
Etiketak: Guraso Eskola, Oharrak
2013/04/07
Multikirola taldea
Guraso Elkarteak antolatutako Ikastolako orduz kanpoko jardueren artean Multikirola dago. Hona hemen ikastolatik kanpo jokatutako saskiboloiko partida batean
Multikirolakoak on PhotoPeach
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 20:23 0 iruzkin
Etiketak: AMPA, Argazkiak, Orduz kanpoko ekintzak
Argazki berriak
Aurreko sarrera hauetan argazki berriak gehitu dira:
- Agate Deunako gurasoen abesbatza
- Korrika
- Korrika Txikia



