2015/05/13

IKASTOLAKO JAIA

Kaixo familiak!
Ikasturtea bukatzen ari da eta urtero bezala badator ikastolako jaia, maiatzaren 29an. Aurreko urteetan bezala hainbat ekintza eta jolas antolatuko ditugu, baina ikastola osatzen dugun guztiok modu desberdinetan parte hartzeko aukera izan dezagun nahi dugu baita ere.

 Ordubeteko txandak egiteko gurasoak behar ditugu (17:00tatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara) ondoko jardueretarako:
-Txozna.
-Azoka txikia.
-Egur-langintza tailerrean laguntzea.
-Sukaldean laguntzea tortilekin.

Lagundu nahi baduzu, jarri harremanetan Guraso Elkartearekin ampalekueder@yahoo.es helbidean edo maiatzaren 18, 19, 21 edo 22an, 5etatik aurrera Guraso Elkartearen 116 gelara etorriz. 

Animatu!

URTEKARIA

Kaixo familiak!
Azken urteotan bezala, aurten ere ikastolako gela guztien argazkiak biltzen dituen urtekaria
erosteko aukera izango dugu. Gainera, urtekariarekin batera gelako argazkia ere eros daiteke.

Interesa baldin baduzue, etor zaitezte Guraso Elkartearen gelara (116) maiatzaren 18, 19, 21 edo
22an, 5etatik 6etara, dagokion diruarekin. Diru kopuru zehatza ekarri behar duzue, ez da
kanbiorik emango! Urtekariak ekainean banatuko zaizkie eskatu dutenei.

Bi aukera daude:
                                1) Urtekaria: 7,5€
                                2) Urtekaria + 15x20 argazkia: 9€ (argazkiaren kopia gehiago nahi izanez gero 1,50€
                                     bakoitzagatik)
Ezin da argazkia bakarrik erosi!

Urtekaria ikusi nahi baduzue sartu:

2015/05/12

AZOKA TXIKIA

Kaixo familiak!
Iaz bezala, aurten ere ikastolako ikasturte amaierako jaian azoka txikia egin nahi dugu,
aurreko urteetan oso emaitza onak izan ditu eta. Etxean hainbat gauza ditugu denok
(liburuak, musika, jokoak…), egoera onean daudenak baina erabiltzen ez ditugunak.
Horiek “birziklatu” eta bide batez Guraso Elkarteari laguntzeko modua da.

Nola? Ikastolara eramango ditugu gauza horiek, Guraso Elkartearen gelara (16. gela),
maiatzaren 18, 19, 21 eta 22an, 17:00etatik 18:00etara. Han Guraso Elkarteko kide bat
egongo da, eramaten duzuena jasotzeko.

Jasotakoa salgai jarriko dugu maiatzaren 29an, ikastolako jaian, prezio sinbolikoan.
Jasotako dirua Guraso Elkartearentzat izango da, hau da, gure seme-alabentzat, eta
gainera denok izango dugu aukera gauza interesgarriak erosteko oso diru gutxiren truke.

Gogoratu: Ekar ditzakezue euskarazko liburu edo ipuinak, musika, joko eta jostailuak,
mozorroak, bitxiak, eta abar… (arroparik ez, mesedez). DENA EGOERA ONEAN!
 
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

2015/05/11

3. EUSKARA KANPAINA



Familia agurgarria:

Jakinarazi nahi dizuegu bi aste hauetan 3.euskara kanpaina eramaten ari garela aurrera.

Kanpaina honetan  erabiliko dugun gaia “AHOZKOTASUNA”  izango da eta antolatu diren ekintzek helburu hau dute: ikasleen ahozko adierazpena bultzatzea.  Gela bakoitzak ekintzaren bat prestatuko du beste gelaren batean eskaintzeko:  antzezpenak, asmakizunak, txisteak, esku jolasak, aho-korapiloak…

Komenigarria litzateke egun hauetan bereziki zuen seme alabak euskaraz hitz egitera animatuko bazenituzte, ikastolan egindakoaren  inguruan interesatuz eta beraien ahalegina eskertuz.
Zuen interesa da bultzadarik hoberena zuen seme-alabak euskaraz hitz egiteko.

Agur bero bat

TOKIEDER IKASTOLAKO EUSKARA BATZORDEA

2015/05/04

IKASTOLAKO SASKIBALOIKO JOKALARIAK


     Begiratu zein kirolari onak dauden
     Ikastolan!!
     Aurreko ostegunean "El correo" 
     egunkarian  agertu ziren honako
     argazkiarekin.
            
                

         Zorionak!!!

2015/04/24

ELKARBIZITZA ETA HEZKIDETZAKO KANPAINA- MAITASUNGRAMAK

Aste honetan zehar elkarbizitza eta hezkidetzako kanpaina bat martxan jarri dugu.
Gaur maitasungramen gereziondoa osatu dugu gure artean egindako hosto- maitasungramekin. Mailaz maila maitasungramez osatutako adarrak zuhaitzean txertatu ditugu. Begira zein polita eraiki dugun!














2015/04/13

IGANDEAK JAI


2015/03/30

KORRIKA TXIKIA, ARRAKASTATSUA

Nahiz eta euria egin Tokiederreko ikasleek hankak eta eztarriak berotu zituzten eta euskararen alde egin zuten korrika.

Diario de Noticias egunkarian argitaratutako argazkiak



2015/03/27

TIPI TAPA, TIPI TAPA, BADATOR KORRIKA HANDIA!



Martxoaren 28an, larunbata,  Korrika Handia Gasteizera helduko da!

Elkartzeko lekua : Wellingtongo Duke kaleko Eusko Jaurlaritzaren sarreran hartuko dugu lekukoa.

Ordua: Arratsaldeko 15:15ean


       Animatu zaitezte Korrika Handian parte hartzera!

2015/03/26

MATRIKULAZIOA

Ikastolako ohartegietan 2015-16 ikasturteko onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratuta daude.

2015/03/25

Ingeleseko antzerkia

Gaur goizean Forum Theatre&Education antzerki taldeak bi obra antzeztu ditu ingelesez gure ikastolan:

  • Witches and Cookies, 1go, 2. eta 3. mailarako
  • Simbad, 4., 5. eta 6. mailarako.
Oso partaidetza ona ikasleen aldetik eta ondo antzeztua aktoreen partetik. Hemen dituzue 2 abesti etxean abesteko (entzuteko deskargatu beharko dituzue):


2015/03/24

Tokiederretik "famara"!



Saskibaloiko LH5eko ikasleak Buesa Arenan izan ziren pasa den martxoaren 15ean. 10.000 pertsonek ikusi zuten gure ikasleen partidatxoa!


Toki Eder Dancing Lh5-6 taldeko ikasleek eskola kiroleko aerobic-eko lehenengo topaketan parte hartu zuten. Zelako koreografia ederra eskaini ziguten!
                                                                  Begira, begira

2015/03/18

Badator Korrika!

Hurrengo ostegunean, martxoak 26, KORRIKA Txikia gure Ikastolaren ondoan pasatuko da. Beraz, has zaitezte hankak berotzen azkenak ez geratzeko!

Hona hemen Gasteiz mailan 1.saria irabazi duen marrazkia, Ikastolako 1.mailako ume batek eginda.
ZORIONAK!





2015/03/06

Martxoak 8

 Tokieder Ikastolan Emakumearen eguna ospatu dugu. Betaurreko moreak jantzi ditugu guztiok berdintasunean ikusteko. Begira zein politak!

2015/03/05

Matrikulazioa

Ikastolako ohartegietan behin behineko onartuen zerrendak argitaratu ditugu.
Hurrengo martxoaren 18ra arte epea daukazue zerrendei erreklamazioak egiteko.
Behin betiko zerrendak martxoaren 26an argitaratuko ditugu.