2015/10/09

JANTOKIA

Jantokian apuntatzeko epea bukatzear dago eta hauek dira orain arte ditugun datuak:



TOKIEDER IKASTOLA 
CURSO 15-16 IKASTURTEA

AL-AR-OG-OR
L-M-X-J-V
BEGIRALE
ASTEAZKENA MIÉRCOLES
BEGIRALE
2 URTE/ 2AÑOS
25
19-27
21
19-27
3
3
HH/ E. INFANTIL
99
98-112
70
66-82
7
5
LH/ E. PRIMARIA
201
195-224
126
105-134
7
4




Datu hauek kontuan hartuta,  geratzen diren plazak ratioak bete arte, ez ohikoek erabil ditzakete.
Ez ohiko moduan apuntatzeko epea: 
Urriaren 13tik 16ra
(Plazak baino jankide gehiago apuntatzen badira hauek izango dira onartzeko irizpideak)
Jantokiko zirkularra aldatzeko sinadura bilketa egiten ari da. Zuk ere sinatu nahi baduzu sakatu hemen.

2015/10/03

S.O.S AFRIKA






.

2015/10/01

UDALAREN LIBURUTEGI SAREA



Vitoria-Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak haur zein helduentzako jarduera programa antolatzen du, urtean bitan,  irakurzaletasuna sustatu eta liburutegiak ezagutarazi eta erabiltzeko helburuarekin.

2015ko irailetik abendura bitarteko programa bidaltzen dizuegu.
Hemen dituzu loturak:


GASTEIZKO MINTZALAGUNA

https://www.youtube.com/watch?t=78&v=S8JhjYnk7zQ


Kaixo familia!

Gure hirian bederatzi urte beteko dituen  Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko gonbitea luzatzeko  idazten dizugu. Urterik urte sarea handituz doa eta dagoeneko 600 lagunok osatzen dugu eta zu gurekin nahi zaitugu!

Mintzalagunaren helburua euskararen normalkuntzan eragitea da, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura edo aukera ez dutenekin elkartuz.

Besteak beste, hitz egiteko jariotasuna eskuratzea, euskaraz mintzatzeko motibazioa eta ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak ehuntzea dugu helburu.

Etxeko hizkuntza-ohituretan eragiteko asmoz gainera, Gasteizko 14 ikastetxetan, TOKIEDER IKASTOLA tartean, gurasolaguna aldaera eskaintzen dugu. Gurasolagunak ikastetxe bereko gurasoak euskaraz hitz egiteko elkartzen ditu, gutxienez astean behin ordubetez, partaideek erabakitzen duten toki, egun eta ordutegian.

Asteroko hitzorduaz gain, beste taldeetako kideak ezagutzeko eta seme-alaben partaidetza bilatuz ekintza osagarri desberdinak antolatzen ditugu: mendi irteerak, tailerrak, txango kulturalak, jaiak...

Ikasturte berri honetan izena-emateko epea urriaren 1tik 21era luzatuko da. Izena emateko esku-orriak Ikastolako IDAZKARITZAn topatuko dituzu baita Gasteizko gizarte etxeetan zein euskaltegietan  ere. www.gasteizkomintzalaguna.com web-gunean ere matrikulatzeko aukera duzu. 2015/2016 ikasturteko kuota 15 €-koa da.

Egitasmoaren xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu hurbildu ikastolako IDAZKARITZAra.
Honebestez, gurasolaguna egitasmoko partaide izatera animatzen zaitugu,  Gasteizen euskara gehiago erabili eta entzun dadin!

Zurekin hitz egin nahi dut!


*Info +:  Naroa   gurasolagunagasteiz@gmail.com   692 730 444
                Txuma  Ikastolako idazkaria  945171210                      


*Parte hartzeko baldintzak: Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea (6.urratsa edo baliokidea) eta astean behin ordubete inguru zure taldearekin biltzeko konpromisoa hartzea. 

2015/09/22

JANTOKIKO INFORMAZIOA


2015/09/16

BEKAK

https://drive.google.com/file/d/0BzVbsHPbbaZHOXJpNVZPZ3htWWs/view?usp=sharing