2016/02/05

LOMCE-HEZIBERRI

Agate Deuna

 Atzo Agate Deunaren bezpera zen eta "legearekin kunpli dezagun" ikastolan ospatu genuen. Bai gurasoek bai seme-alabek, denok abestu genuen, eta oso ondo gainera!



Inauteriak



https://luisdoraolhi.files.wordpress.com/2015/02/inauteriak.pngGogorarazten dizuegu, Ikastolako egutegian agertzen den bezala, Inauteriak direla eta   datorren astelehenean, otsailaren 8an,  ez dela klaserik izango

 JANTOKIKO INFORMAZIOA

Nahiz eta banatutako menuen orrian otsailaren 9an jaia izango balitz bezala agertu, egun horretan beste klase egunetan bezala jantoki zerbitzua egongo da eta menua hauxe izango da:

Dilistak erregosiak                
Indiolar gisatua patata frijituarekin
Fruta

2016/02/02

TOKIEDER-TOPALAGUNA



Larunbatean Toki Ederren topalaguna (multifutbol eta multisaskiko taldeak sartuta dauden egistamoa) antolatu genuen, non 4 ikastetxe ezberdineko (Olabide, Toki Eder, Ikasbidea, Umandi) 100 ume baino gehio bildu ziren. Ekitaldi honen inguruan hurrengo erreportaitxo  sortu dugu. 


Gora Toki Ederreko eskola kirola!!!

2016/01/29

JANTOKIKO ENPRESA BERRIA

Irailean Eusko Jaurlartitzak eskola jantokietan zerbitzua ematen duten enpresa batzuei kontratua esleitu zien. Horrek eragina izango du otsailaren 1etik aurrera enpresa berriarekin hasten garenean:

GASCA (Gastronomia Cantabrica)     www.grupogasca.com

Dena den, funtzionamendua orain arte bezala izango da.

Hiruhilabete honetako menuen orri berria blog honetan, eskuinaldean, eskegi dugu.

2016/01/23

GURASO ESKOLA


Hurrengo asteartean, hilak 26, "risoterapia" saio bat egingo dugu Ikastolan.

Anima zaiteztete!

2016/01/21

FAMILIA BIDEZKO EUSKARAREN TRANSMISIOA ETA SOZIALIZAZIOA

Hitzaldia euskaraz izango da

2016/01/15

Matrikulazioa: Baremazioarako Ikastolaren 2 puntuen irizpidea

2011ko azaroaren 17an Tokieder Ikastolako Organo Gorenaren bilkuran erabaki hau hartu zen:

Ikasle berriak matrikulatzeko Ikastolak eman ditzakeen 2 puntuak honako irizpideak jarraituz esleituko dira:

1.Tokiederreko ikasle ohien seme-alabei 2 puntu emango zaizkie. Agiria Ikastolak emango du.

2.Haur  baten guraso biak, edo horietako bat eta honekin bikote moduan bizi dena, lan egoeran izanez gero, haur horrek 2 puntu izango ditu.

·       Guraso bakarreko familien kasuan bi puntuak lortuko dira haurrarekin bizi den heldua lan egoeran izaten bada.

·        Halaber,  umeak zaintzeko eszedentzian edo ikasketa ofizialak egiten egonez gero 2 puntuak gehituko dira ere bai.

·        Egoera hauek baieztatzeko enpresako agiria ekarri beharko dute.

Bi irizpideak ez dira metagarriak, hau da, gehienez 2 puntu lor daitezke.

Zalantzak argitzeko telefonoa: 945171210

2016/01/12

MATRIKULAZIOA

2016-17 ikasturterako matrikula egiteko epea urtarrilaren25etik otsailaren 5ra

Ikastolan ATE IREKIEN EGUNA antolatuko dugu:
Zuen haurra matrilulatu baino lehen ikastolaren instalazioak ezagutu nahi badituzue etor zaitezkete antolatu dugun saiora. Gustura erakutsiko dizuegu.

Eguna: URTARRILAREN 21, OSTEGUNA
Ordua: 18:00
Tokia: LEHEN HEZKUNTZAKO SARRERA





Egutegia
  • Izena emateko eta eskaerak aurkezteko epea:
    • On-line: 2016ko urtarrilaren 25etik otsailaren 4ra
    • Ikastetxean: 2016ko urtarrilaren 25etik otsailaren 5era
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2016ko otsailaren 16an
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2016ko otsailaren 25ean
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2016ko martxoaren 9ra arte
  • Eskabideari uko egiteko: 2016ko martxoaren 9ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2016ko martxoaren 17an
  • Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2016ko apirilaren 6an
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2016ko apirilaren 18ra arte
Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean

2016/01/11

GURASO ESKOLA



 Urte berri on denoi,
 Bihar, asteartea, urtarrilaren 12a, guraso eskolako 2016ko lehenengo saioa izango dugu. Tratatuko dugun gaia hauxe izango da: Adimen emozionala, emozioen kontrola eta adierazpena.

Agur bero bat

                                                                   

2016/01/07

URTE BERRI ON!

Urte berri on guztioi! Estrenatu berria dugun urte olinpiko eta bisurte hau zorionez bete dezagun!
Eta hasteko ondo, bi ohartxo:

    http://www.gasteizhoy.com/wp-content/uploads/2012/01/cerdo.jpg
  • Urtearekin batera,  zaintza serbitzua martxan jarri da. Norbaitek behar badu izena eman behar du helbide honetan:  www.asociaciongazteurope.wordpress.com
  • Urtero bezala, urtarrilaren 17an, igandea, San Anton festa ospatuko da. Jarduera hau 17:15etik aurrera Enparantza Berrian egingo da. Haurrentzako hainbat ekitaldi antolatuko dira: Gargantua, zezensuzkoak, musikagiroa eta gaztelu puzgarriak. Txokolatezko 2 txerri zozketatuko dira: bata haur hezkuntzakoentzat eta bestea lehen hezkuntzakoentzat. Gela bakoitzak zenbaki bat izango du. Zozketarako ordezkaria izateko prest bazaudete, tutorearekin hitz egin behar duzue. Parte hartzera anima zaitezte!!