Gogoratzen dizuegu bihar,
abenduak 5 astelehena, haur hezkuntzari dagokion saioa izango dugula. Haurtzaroko
beharrei buruzko gaiak jorratuko ditugu.
2016/12/04
GURASO ESKOLA
Zure zain gaude!
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 15:57 0 iruzkin
Etiketak: Guraso Eskola
2016/12/03
EUSKARAREN EGUNA
Hau jaia egin duguna Euskararen eguna ospatzeko: txokolatea, dantza, abestiak, jolasak...!
Tokieder, jo ta ke, Euskararen alde!
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 7:00 0 iruzkin
Etiketak: euskara batzordea
2016/12/01
Toki Ederreko saskibaloiko taldeak eta euren familiak Buesa Arenan!
Pasa den igandean, Baskoniak gonbidatuta, LH5-6. mailako
saskibaloiko 3 taldeak eta euren familiak Buesa Arenan izan ziren Baskoniako
partida ikusten. Nahiz eta Baskoniak galdu, gure jokalariek goiz ederra pasa
zuten giro familiar atsegin batean. Gainera, partida amaitu eta gero
denak Akerrekin batera kantxan bertan argazki polit bat ateratzeko aukera izan
zuten.
Toki Ederren kirolak duen alde soziala bultzatu eta zaindu
egiten dugu!
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 16:57 0 iruzkin
Etiketak: Orduz kanpoko ekintzak
ToKi Ederreko futbola berpizten!!
Ikastolako zaharrenek ere ez dute gogoratzen ikastolan
futbol taldea egon zen azken urtea.... Hamarkada bat baino gehio pasatu behar
izan da LH3-4-5. mailako 11 mutil-neska elkartu arte Arabako
futboleko liga eskolarrean berriz ere parte hartzeko asmoarekin.
Pasa den larunbatean, denboraldiaren 3.jardunadian,
aurreneko garaipena lortu zuten San Prundetzio taldea mendean hartu, 6-4. Galdu
ala Irabazi, ¡Azpimarretzekoa da talde honetan bizi den giro alaia eta
kidetasun itzela!
Hona hemen azken partiduan ateratako talde argazkia.
Aurrera Toki Eder!!!
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 16:48 0 iruzkin
Etiketak: Orduz kanpoko ekintzak
2016/11/30
2016/11/29
HIRI HEZITZAILEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Asteazkenean, azaroaren 30ean, “Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Eguna” ospatuko da.
Egun horretarako aurreikusita dauden jardueren artean, “Hiri Hezitzailea eta eskola-segregazioa” gaiari buruzko hitzaldia eskainiko da Europa Biltzar Jauregian.
Informazio gehiago nahi baduzue sakatu:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




