2016/12/01

Toki Ederreko saskibaloiko taldeak eta euren familiak Buesa Arenan!



Pasa den igandean, Baskoniak gonbidatuta, LH5-6. mailako saskibaloiko 3 taldeak eta euren familiak Buesa Arenan izan ziren Baskoniako partida ikusten. Nahiz eta Baskoniak galdu, gure jokalariek goiz ederra pasa zuten  giro familiar atsegin batean. Gainera, partida amaitu eta gero denak Akerrekin batera kantxan bertan argazki polit bat ateratzeko aukera izan zuten.



Toki Ederren kirolak duen alde soziala bultzatu eta zaindu egiten dugu!