2016/12/14

Ibaian entrenatzen!


Leku Eder Guraso Elkarteak eta Deportivo Alavesek pasa den ikasturtean kolaborazio hitzarmenaren sinatu zuten. Hau dela eta, larunbatean gure ikastolako futbol taldeak, hitzarmena sinatuta duten beste eskolekin batera, Alaveseko futbol  teknikariek gidatutako teknikazio saio batean parte hartzeko aukera izan zuen. 

Gainera, entrenamendua bukatzean alaveseko bi jokalarien bisita izan zuten!

Goiz ederra Ibaiako futbol zelaietan gozatu zutena!