2016/12/20

Oporrak heltzen ari dira!!



Ohar honen bidez festa hauetarako eta hastear dagoen urte berrirako gure desiorik hoberenak adierazi nahi dizkizuegu. Bide batez gogorarazten dizuegu ostiralean, abenduak 23, eguerdiko 13:00etan, oporrak hasiko direla. Beraz, ostiralean ez da jantoki zerbitzurik izango.

Klaseak urtarrilaren 9an, astelehenean, hasiko dira.
             
              Olentzeroren etorrera 23an ospatuko dugu. Dakizuen bezala Ikastola honetan  ohitura dugu egun honetan baserritarrez jantzita etortzeko. Beraz, gogoan izan eta ekarri umeak baserritarrez jantzita. Neskei buruko zapia nola jartzen zaien ikusteko  Ikastolako blogean eskegi dugu.

              Olentzeroren jaialdian zozketan ateratzen diren zenbaki sarituak ikusgai egongo dira blogean eta Ikastolako ateetan  urtarrilaren 13ra arte.

               Bestaldetik gogoratu nahi dizuegu bai jantokiko buletina bai ikastolakoa sinatuta bueltatu behar dituzuela oporrak hartu baino lehen.