Datorren larunbatean, maiatzak 27an EUSKAL HERRIA KANTUZ ekitaldia
Gasteizen ospatuko da. Ekintza honen helburua kalean kantatzea da, eta edonork parte har dezake.
Eguerdiko 13:00 ak aldera , Imanol Urbieta musikariari omenaldia egin nahi
diogu, horretarako Gasteizko umeen partaidetza bultzatu nahiko genuke,
berez zuen laguntza behar dugu seme-alabak Foru Emparantzara eramateko
ordu horrretan. Hantxe hiru abesti kantatuko ditugu : Ran, rober, ran ; Jon
Braun eta Behin betiko. Ekitaldi osoa ETB k grabatuko du,
Umeak
hurbiltzeko eta jasotzeko lekua:
Eguerdiko ordu batetan , Foru Enparantzan , frontoia dagoen tokian.
Txartel bat egongo da. Ekitaldia bukatzean hor bertan jasoko duzue. Zuek ere
parte har dezakezue
2017/05/24
EUSKAL HERRIA KANTUZ
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 14:15 0 iruzkin
Etiketak: Ekintzak, Material interesgarriak
2017/05/22
TOKIEDER KANPOKO EKINTZAK 17-18
2017-2018 ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 8:00 0 iruzkin
Etiketak: Orduz kanpoko ekintzak
2017/05/17
UDALEKUAK 2017
Guraso Elkarteak 2017rako Tokieder ikastolako udalekuak antolatzen jarraitzen du. Familien asmoak ezagutu eta gero, orain izena emateko ordua da.
Norentzat: Haur hezkuntzakoentzat (3 urtetik aurrera) eta Lehen Hezkuntzakoentzat. Haurra ez bada Tokieder ikastolakoa, oharretan adierazi zein ikastetxetakoa den.
Ordutegia: 9:30etatik 13:30ra. (Jantokian geratuz gero, 15:00etan aterako da).
Aste bateko oinarrizko prezioa:
- Udalekua bakarrik = 55 euro.
- Udalekua+jantokia = 90 euro.
2017/05/13
GURASO ESKOLA
Greba deialdia dela eta lehen hezkuntzako guraso eskolaren azken saioa ekainaren 1ean, osteguna, burutuko da.Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 9:00 0 iruzkin
Etiketak: Guraso Eskola
2017/05/12
Maiatzaren 16 eta 23rako greba
Egungo hezkuntza publikoaren egoera larria
da eta buelta emateko oinarri-oinarrizko neurriak eskatzen ditugu. Proposatzen
dugun hezkuntza sistema berri horren bidean nahitaezkoa deritzogu berdintasun
eta kalitatezko hezkuntza eskubidea bermatzeko neurri eta baliabide nahikoa
izatea eta lan-baldintzak nabarmen hobetzea Irakasleen artean, Heziketa
Berezian, Sukalde eta Garbiketan eta Haurreskoletan. Azken urteetako murrizketen
ondorioei aurre egiteko neurri
zehatzak ezartzea exijitzen dizkiogu Eusko Jaurlaritza eta Haurreskolak
Partzuergoari:
·
EAEko hezkuntza publikoko plantilak gutxienez 2.000
langiletan handitu behar dira kolektibo ezberdinetan
·
Hezkuntzaren merkantilizazioa alde batera uztea, egungo
desorekak gaindituz hezkuntza garapen pertsonal eta sozial integralerako tresna
izan dadin (kohesio soziala, integrazioa, aniztasuna, berdintasuna, hezkidetza
oinarri).Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 15:00 0 iruzkin
Etiketak: Material interesgarriak
