Datorren kurtsoan 3. edo 4. maila egingo duzuenok material hau ekarri beharko duzue:
2017/06/30
17-18 KURTSORAKO MATERIALA
·
Karpeta arrunt bat.
·
15cm-ko erregela bat.
· Arkatza, borragoma, zorrozkiloa,
ezabatzen duten boligrafo gorria eta urdina, 12 zurezko margo, 12 errotulagailu, pegamentoa eta
artaziak.
·
Oihalezko estutxe arrunt bat.
·
Motxila.
Erabiliko duzuen beste material guztia
Eusko Jaurlaritzak emandako diruarekin Ikastolak erosiko du.
Etxera eramango dituzten liburu eta
koadernoak plastikoz (pegatzen ez den horietakoa) forratu beharko
dituzue.
Egingo den ikasturte hasierako gela
bileran informazio zehatzagoa emango zaizue.
2017/06/29
KURTSO BUKAERAKO JAIA
Pasaden ostiralean eskolako azken eguna zen guztiontzat baina 6.mailakoentzat askoz bereziagoa zen ikastolako azken eguna zelako.
Agur esateko oso jai polita eskaini ziguten:
Tokieder Ikastolak orain hasten zareten bidean zorte ona opa dizue!
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 12:28 0 iruzkin
Etiketak: Jaiak, Zuzendaritzaren oharrak
2017/06/21
KURTSOA BUKATZEAR DAGO!!
Egutegian
agertzen den bezala, datorren ostiralean,
ekainak 23, izango da gure azken klase eguna.
Galdutako arropa jasotzeko aukera ekainaren 30 arte izango duzue. Egun
horretan jaso ez duzuena Gizarte Etxera
eramango dugu.
Irailaren 7an, osteguna, emango diogu hasiera
ikasturteari. Egun horretan aurkezpena
egingo dugu 11:30tik 13:30ra. Irailaren 8tik irailaren 22ra arte goizez egongo gara eta ordutegia 9:30tik 13:30era izango da.
3 urteko
ikasleriak egokitzapen prozesua izango du eta horren inguruko
informazio zehatzagoa emango da
irailean. Halaber, jasoko duzuen eskutitzean dena argituko da.
Irailaren 7an Lehen
Hezkuntzako 1. mailara pasatuko
direnak 11:30ean Kiroldegian elkartuko dira, ondoren geletara joateko eta LHko 3. mailara pasatuko direnak, taldeak
nahastuko direnez, Areto Nagusian elkartuko dira.
Irailaren
11n
hasiko da jantoki zerbitzua hilabete
horretan erabiltzeko izena emanda
dutenekin. 3 urteko ikasleriak jantoki zerbitzua erabiltzeko aukera izango
du irailaren 25etik aurrera.
Ondo pasa oporretan
eta iraila arte!!!
eta iraila arte!!!
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 11:07 0 iruzkin
Etiketak: Zuzendaritzaren oharrak
2017/06/20
2017/06/16
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 11:09 0 iruzkin
Etiketak: Orduz kanpoko ekintzak
2017/06/12
KOKOLEOKO
2017/06/09
5. MAILAKO DANTZA
2017/06/08
GURASO ESKOLA
Oporrak oso aproposak dira ikasitako guztia praktikan jartzeko; entzute aktiboa, asertibitatea, enpatia, adimen emozionala, lidergo ezkorrak, elikadura osasuntsua, apegoa, autoestimua, nola hitz egin gure seme-alabeekin gai delikatuei buruz (dibortzioak, heriotza..) eta abar.
Informazio guzti hau erabilgarria izatea espero dugu.
Guretzat plazer handia izan da.
Oso ondo pasa oporretan!
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 13:10 0 iruzkin
Etiketak: Guraso Eskola
2017/05/30
IKASTOLAKO JAIA
Urtero bezala, hurrengo ostiralean, ekainaren 2a, Ikastolako jaia ospatuko dugu. Hemen duzue egitaraua:
Zein ondo pasatuko dugun!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





