2017/06/30

17-18 KURTSORAKO MATERIALA

Datorren kurtsoan 3. edo 4. maila egingo duzuenok material hau ekarri beharko duzue:
 


·        Karpeta arrunt bat.
·        15cm-ko erregela bat.
·       Arkatza, borragoma, zorrozkiloa, ezabatzen duten boligrafo gorria eta urdina, 12 zurezko  margo, 12 errotulagailu, pegamentoa eta artaziak.
·        Oihalezko estutxe arrunt bat.
·        Motxila.



Erabiliko duzuen beste material guztia Eusko Jaurlaritzak emandako diruarekin Ikastolak erosiko du. 
Etxera eramango dituzten liburu eta koadernoak plastikoz (pegatzen ez den horietakoa) forratu beharko dituzue.
Egingo den ikasturte hasierako gela bileran informazio zehatzagoa emango zaizue.


2017/06/29

KURTSO BUKAERAKO JAIA

Pasaden ostiralean eskolako azken eguna zen guztiontzat baina 6.mailakoentzat askoz bereziagoa zen ikastolako azken eguna zelako.
Agur esateko oso  jai polita eskaini ziguten: 
Resultado de imagen de agur oporrak 

6.B


DANTZA                                                             

Tokieder Ikastolak orain hasten zareten bidean zorte ona opa dizue!

2017/06/21

KURTSOA BUKATZEAR DAGO!!



Egutegian agertzen den bezala, datorren  ostiralean, ekainak 23,  izango da gure  azken klase eguna.

Galdutako arropa jasotzeko aukera ekainaren 30 arte izango duzue. Egun horretan jaso ez duzuena Gizarte Etxera eramango dugu.
  
Irailaren 7an, osteguna, emango diogu hasiera ikasturteari. Egun horretan aurkezpena egingo dugu 11:30tik 13:30ra. Irailaren 8tik irailaren 22ra arte goizez egongo gara eta ordutegia 9:30tik 13:30era izango da.

3 urteko ikasleriak  egokitzapen  prozesua izango du eta horren inguruko informazio zehatzagoa emango da  irailean. Halaber, jasoko duzuen eskutitzean dena argituko da.

Irailaren 7an Lehen Hezkuntzako 1. mailara pasatuko direnak 11:30ean Kiroldegian elkartuko dira, ondoren geletara joateko eta LHko 3. mailara pasatuko direnak, taldeak nahastuko direnez, Areto Nagusian elkartuko dira.

Irailaren 11n hasiko da jantoki zerbitzua hilabete horretan erabiltzeko  izena emanda dutenekin. 3 urteko ikasleriak jantoki zerbitzua erabiltzeko aukera izango du irailaren 25etik aurrera.

Ondo pasa oporretan
eta iraila arte!!!


2017/06/20

ABESBATZA

Hemen duzue helbidea azken kontzertuko argazkiak ikusteko.        Ea gustazen zaizkizuen!

2017/06/16

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Esteka honetan onartuen zerrenda ikus dezakezue. 


2017/06/12

KOKOLEOKO



Hona hemen 4.mailako ikasleak musika saioan egindako kanta bat. KOKOLEOKO du izena. Ghanako abesti tradizionala da. Ghana Afrikako mendebaldean dagoen herrialdea da.
Letra oso erraza da; ume batek bere amari esaten dio oilarrak kantatu duela eta esnatzeko ardua dela. 
4.A

4.C 

2017/06/09

5. MAILAKO DANTZA


Hona hemen 5.mailako ikasleak musika saioan egindako dantza bat. Gorputz perkusioa egin dute Avicii taldearen “Wake me up” abestiarekin. Hau da, euren gorputza erabili dute musika tresna bezala soinu ezberdinak egiteko. Zer nolako artistak!

  5.A       5.B      5.C

2017/06/08

GURASO ESKOLA

Oporrak oso aproposak dira ikasitako guztia praktikan jartzeko; entzute aktiboa, asertibitatea, enpatia, adimen emozionala, lidergo ezkorrak, elikadura osasuntsua, apegoa, autoestimua, nola hitz egin gure seme-alabeekin gai delikatuei buruz (dibortzioak, heriotza..) eta abar.

Informazio guzti hau erabilgarria izatea espero dugu.

Guretzat plazer handia izan da.

Oso ondo pasa oporretan!