2014/09/26
2014/09/21
Euria egin dezala!
Orain, Udalari esker, berdin zaigu euria egin duen ala ez, gure umeak zabuetan jolas daitezke ikastolako putzuetan busti gabe. A zein politak geratu diren!
Eskerrik asko!
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 14:28 0 iruzkin
Etiketak: Zuzendaritzaren oharrak
2014/09/17
Jolas gaitezen euskaraz!
Aurten ere, kurtsoa euskarari bultzada ematen hasi nahi izan dugu . Horregatik, irailaren 10etik 17ra arte Lehen Hezkuntzan euskera kanpaina burutu dugu patioan jolasak antolatuz. Denok elkarrekin jolastu dugu, oso ondo pasa dugu eta bukatzeko LH-ko ikasle eta irakasle guztiok patioan abestu eta dantzatu dugu.2014/09/10
Eskolaz kanpoko ekintzak
Ekintzen triptikoa kontsultatu: SAKATU HEMEN
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 12:15 0 iruzkin
Etiketak: AMPA, Orduz kanpoko ekintzak
2014/09/05
JANTOKIKO BILERA
Kaixo familiak,
Jantokiko bilera dela eta aldaketa bat egin behar izan dugu. Data berria hemen zehazten dizuegu:
Irailaren 18an arratsaldeko 5etan Ikastolako kiroldegian
Barkatu eragozpenak
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 11:52 0 iruzkin
Etiketak: Jantokia, Zuzendaritzaren oharrak
2014/09/02
IKASTURTE HASIERA
Kaixo familiak!
Oporrak bukatu dira eta hemen gaude berriro, prest eta gogoz, ikasturte berriari hasiera emateko zorian. Gogoratzen dizuegu hainbat data:
Irailak 8: Lehenengo eguna, 9:30etik 13:30era.
Irailaren 8tik 24ra arte goizez bakarrik.
Irailaren 25etik aurrera jardunaldi arrunta, goizez eta arratsaldez.
2 eta 3 urteko haurrek irailaren zehar egokitzaren prozesua izango dute ekainean bidalitako ordutegiaren arabera
Jantokia
Hasiera: Irailaren 8an. Umeen bila etortzeko ordutegia 14:45etik- 15:00etara.
2 urtekoen hasiera: Urriaren 6an
3 urtekoen hasiera: Irailaren 25ean. Umeen bila etortzeko ordutegia: 15:00etan
Jantokiari buruzko bilera: Irailaren 16an, 16:30ean ikastolako kiroldegian.
Bestalde, gogoratzen dizuegu "gurasoentzako euskara eskoletan" apuntatzeko epea ireki dela. Hemen duzue informazio gehiago eskuratzeko link-a:
Argitaratzailea: tokieder ikastola eus . 12:47 0 iruzkin
Etiketak: Zuzendaritzaren oharrak
2014/06/26
2014-15 ikasturteko egutegi lektiboa
Blog honen eskuinaldean, INFORMAZIO OROKORRA atalean, 2014-15 ikasturteko EGUTEGI LEKTIBOA ikus dezakezue. Irailean paperean etxera bidaliko dizuegu.
2014/06/25
Ikastolako udalekuak
Udalekuak hasi dira. Neska eta mutil asko dabiltza hemendik primeran
pasatzen... eta gela zapaldu gabe! Uztailaren 11 arte egongo dira.
2014/06/18
Tokieder Emakumeen lasterketan
Ekainaren 8an Ikastolako ama batzuk Emakumeen Lasterketan hartu zuten parte. Eta ez ziren gaizki aritu, ez!
2014/06/16
4. mailakoak Ekainberrin (Zestoan)
4. mailakoak Ekainberrin by Slidely Slideshow
3. euskara kanpaina
Duela aste batzuk Ikastola osoan ahozkotasuna lantzeko jarduerak burutu genituen. Gela bakoitzak zeozer prestatu zuen beste gela edo geletan antzezteko: antzerkia, txotxongiloa, asmakizunak, txisteak... Prestatzeko lan egin zen eta benetan ongi atera zela. Hona hemen argazki batzuk.
Tokiederren ahozkotasuna lantzen by Slidely Slideshow
2014/06/13
Abesbatzaren udako kontzertua
2014/05/30
Ikastolaren jaia 2014
Eguraldiak ez lagundu arren, jai polita izan dugu. Oso ongi pasatu dugu!
Tokieder Ikastola's Slidely by Slidely Slideshow
2 urtekoen ikastolaren jaia
Goizean bi urteko haurrak festa giroan murgildu dira. Nekatuta joango dira etxera gaur.
Tokieder Ikastola's Slidely by Slidely Slideshow




