2015/10/01

GASTEIZKO MINTZALAGUNA

https://www.youtube.com/watch?t=78&v=S8JhjYnk7zQ


Kaixo familia!

Gure hirian bederatzi urte beteko dituen  Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko gonbitea luzatzeko  idazten dizugu. Urterik urte sarea handituz doa eta dagoeneko 600 lagunok osatzen dugu eta zu gurekin nahi zaitugu!

Mintzalagunaren helburua euskararen normalkuntzan eragitea da, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura edo aukera ez dutenekin elkartuz.

Besteak beste, hitz egiteko jariotasuna eskuratzea, euskaraz mintzatzeko motibazioa eta ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak ehuntzea dugu helburu.

Etxeko hizkuntza-ohituretan eragiteko asmoz gainera, Gasteizko 14 ikastetxetan, TOKIEDER IKASTOLA tartean, gurasolaguna aldaera eskaintzen dugu. Gurasolagunak ikastetxe bereko gurasoak euskaraz hitz egiteko elkartzen ditu, gutxienez astean behin ordubetez, partaideek erabakitzen duten toki, egun eta ordutegian.

Asteroko hitzorduaz gain, beste taldeetako kideak ezagutzeko eta seme-alaben partaidetza bilatuz ekintza osagarri desberdinak antolatzen ditugu: mendi irteerak, tailerrak, txango kulturalak, jaiak...

Ikasturte berri honetan izena-emateko epea urriaren 1tik 21era luzatuko da. Izena emateko esku-orriak Ikastolako IDAZKARITZAn topatuko dituzu baita Gasteizko gizarte etxeetan zein euskaltegietan  ere. www.gasteizkomintzalaguna.com web-gunean ere matrikulatzeko aukera duzu. 2015/2016 ikasturteko kuota 15 €-koa da.

Egitasmoaren xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu hurbildu ikastolako IDAZKARITZAra.
Honebestez, gurasolaguna egitasmoko partaide izatera animatzen zaitugu,  Gasteizen euskara gehiago erabili eta entzun dadin!

Zurekin hitz egin nahi dut!


*Info +:  Naroa   gurasolagunagasteiz@gmail.com   692 730 444
                Txuma  Ikastolako idazkaria  945171210                      


*Parte hartzeko baldintzak: Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea (6.urratsa edo baliokidea) eta astean behin ordubete inguru zure taldearekin biltzeko konpromisoa hartzea. 

2015/09/22

JANTOKIKO INFORMAZIOA


2015/09/16

BEKAK

https://drive.google.com/file/d/0BzVbsHPbbaZHOXJpNVZPZ3htWWs/view?usp=sharing

2015/09/09

Eskolaz kanpoko ekintzen plaza libreetan izena eman!





    

             TOKIEDER IKASTOLA


 PLAZA LIBREEN ESKAINTZA

Ekintzak /Actividades
Mailak/
Cursos
Egunak / Días
Ordutegiak/Horarios
Kuotak/
Cuotas
Plazak
Plazas
Jolasbide
(Motrizitatea-Motricidad)
H.H 4-5 urte/años
Astelehena - Ostirala (L-V)
17:00-18:00
130€
8
Txiki Irristaketa
( Patinaje I)
H.H 5/L.H 1
Asteazkena (X)
16:00-17:00
80€
4
Multi-Txiki
L.H. 1-2
Astelehena - Ostirala (L-V)
17:00-18:00
130€
5
Asteartea - Osteguna (M-J)
5
Gazte Irristaketa
(Patinaje II)
L.H. 2-3-4
Asteazkena (X)
15:00-16:00
80€
2
Xakea (Ajedrez)
L.H. 3-4-5-6
Astelehena (L)
17:00-18:00
100€
4
Multi-Saski
L.H. 3-4
Asteartea - Osteguna (M-J)
17:00-18:00
150€
3
Multi-Futbola
L.H. 3-4
Asteartea - Osteguna (M-J)
17:00-18:00
150€
4
Art Attack
L.H. 1-2
Astelehena (L)
17:00-18:00
80€
2
Informatika
(Teknologi berriak)
L.H. 3-4-5-6
Ostiralak (V)
17:00-18:00
80€
5
Sukaldaritza (Cocina)
L.H. 3-4-5-6
Ostiralak (V)
17:00-18:00
80€
3
Saskibaloia
L.H. 5-6
Astelehena - Ostirala (L-V)
17:00-18:00
160€
3
Mendia
L.H. 3-4-5-6
Larunbatetan / Los sábados (info + katalogoan)
ilimit.





IZENA EMATEKO EPEA               Irailaren  16ra arte



:IZENA EMATEKO AUKERA




ORDAINTZEKO ERAK            Kuotaren  % 100            Epea: Irailak 16





KUOTEN SARRERAK
§  Laboral Kutxa:  3035   0155  35  1550009240
§      
                Kontzeptua :  UMEAREN IZEN ABIZENAK+ EKINTZA

OHARRAK:
§  Ekintza baterako dauden plazak baino eskaera gehigo jasotzen bada, hauen artean zozketa egingo da. Ekintzaz aldatzeko edo kuota osoa itzultzeko aukera emango da plazarik gabe geratuz gero. Berdin taldea ez bada ateratzen. 
§  Informazio gehiago nahi izanez gero 667661517 telefonora deitu edo jartxaga@athlon.es helbide elektronikora idatzi.
§  Arautegia osoa irakurri hona zuzenduz:  www.tokiederikastolaeus.blogspot.com.es
§  Ekintzak urriaren 5ean hasiko dira. Aurretik bilera bat egingo da; horren berri izen-emate epea bukatutakoan emango da.