2016/05/22

OLINPIADA MATEMATIKOA 2016

Berriro ere gure ikasleek sari bat jaso dute aurtengo olinpiada matematikoan.
 

Zorionak!!!

2016/05/09

IKASTOLAKO JAIA_AZOKA TXIKIA



Iaz bezala, aurten ere ikastolako ikasturte amaierako jaian azoka txikia egin nahi dugu, aurreko urteetan oso emaitza onak izan ditu eta. Etxean hainbat gauza ditugu denok (liburuak, musika, jokoak…), egoera onean daudenak baina erabiltzen ez ditugunak. Horiek “birziklatu” eta bide batez Guraso Elkarteari laguntzeko modua da.
Nola? Ikastolara eramango ditugu gauza horiek, Guraso Elkartearen gelara (116. gela), maiatzaren 23, 24, 26 eta 27an, 17:00etatik 18:00etara. Han Guraso Elkarteko kide bat egongo da, eramaten duzuena jasotzeko.
Jasotakoa salgai jarriko dugu ekainaren 3an, ikastolako jaian, prezio sinbolikoan. Jasotako dirua Guraso Elkartearentzat izango da, hau da, gure seme-alabentzat, eta gainera denok izango dugu aukera gauza interesgarriak erosteko oso diru gutxiren truke.

Gogoratu: Ekar ditzakezue euskarazko liburu edo ipuinak, musika, joko eta jostailuak, mozorroak, bitxiak, eta abar… (arroparik ez, mesedez).
DENA EGOERA ONEAN!

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

2016/05/07

IKASTOLAKO JAIA



Ikasturtea bukatzen ari da eta urtero bezala badator ikastolako jaia, ekainaren 3an. Aurreko urteetan bezala hainbat ekintza eta jolas antolatuko ditugu, baina ikastola osatzen dugun guztiok modu desberdinetan parte hartzeko aukera izan dezagun nahi dugu baita ere.
Ordubeteko txandak egiteko gurasoak behar ditugu (17:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara) ondoko jardueretarako:
-Txozna.
-Azoka txikia.
-Egur-langintza tailerrean laguntzea.
-Sukaldean laguntzea tortilekin.

Lagundu nahi baduzu, jarri harremanetan Guraso Elkartearekin ampalekueder@yahoo.es helbidean edo maiatzaren 23, 24, 26 edo 27an, 5etatik aurrera Guraso Elkartearen 116 gelara etorriz.

2016/05/02

GURASO ESKOLA

Maiatzaren 3an, 17an eta 31n Tokieder Ikastolako Guraso Eskolak tailerra antolatu du:

"Gure seme-alabekin erresilientzia eraikitzen"
Erresilientzia une gogorretatik indartuta irteteko gaitasuna da.

 

Zuen zain egongo gara!





2016/04/22

Prudentzio Deuna

Gaur Ikastolan Prudentzio Deunaren jaia ospatu dugu. Denok danborrak oso ondo "afinatuta" genituen eta primeran atera zaigu. Ea 27an guk bezain ondo egiten duten!
Lana egin ondoren txokolatezko bokata jan dugu eta noski! jolastu eta jolastu.
Zein ondo pasatu dugun!

2016/04/15

BAZEN BEHIN....

Pasaden asteartean, hilak 19, urtero bezala antzerki bat ingelesez ikusteko aukera izan genuen, "Forum Theatre and Education" taldearen eskutik.
1go, 2. eta. 3. mailakoek "Once upon a time" antzezlana ikusi zuten; 4., 5. eta 6. mailakoek, "D´Artagnan".

  • ONCE UPON A TIME 
THE GUARDIAN OF THE BOOKS                                                        LETRA

STORIES ARE FUN                                                                                 LETRA


  • D´ARTAGNAN: D'ARTAGNAN-
WELCOME TO PARIS                                                                            LETRA

I WANT TO BE A MUSKETEER                                                           LETRA

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA



Apirilaren 23an LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen dugu  eta bide batez gonbidatzen zaituztegu  egin dugun “Munduko liburuen erakusketa” ikustera. Lehen Hezkuntzako Areto Nagusian jarrita egongo da.
Astelehenean (18), asteartean (19), eta ostegunean (21), arratsaldeko 5:00etatik - 6:00etara etor zaitezkete.
            Aldez aurretik eskerrik asko  zuen laguntzagatik.