2016/09/08

ZAINTZA SERBITZUA

Kurtsoarekin batera,  zaintza serbitzua martxan jarri da. Iaz bezala, 8:15etik aurrera aukera daukazue umeak ekartzeko. Informazio gehiago behar baduzue blogeko eskuinaldeko atalean begira dezakezue.

Norbaitek behar badu izena eman behar du helbide honetan:
  www.asociaciongazteurope.wordpress.com

2016/09/01

IKASTURTE HASIERA

Kaixo familiak!

Oporrak bukatu dira eta hemen gaude berriro, prest eta gogoz, ikasturte berriari hasiera emateko zorian. 
Bide batez, jakinarazi nahi dizuegu gure lankide Lourdes Garaik ikasturte honetatik aurrera ondo merezita duen jubilazioa disfrutatuko duela. Tokieder Ikastolak ez ditu ahaztuko urte hauetan ikasleengan eta Ikastola osatzen dugun guztiongan jarritako ahaleginak eta maitasuna. 
Zure bizitzako hasitako  etapa berri honetan zoriontsua izan zaitezela opa dizugu!
Sarrera hau aprobetxatuko dugu data batzuk gogoratzeko:

Irailak 7: Lehenengo eguna, 11:30etik 13:30era.
Irailaren 8tik 23era arte, goizez bakarrik, 9.30etik 13.30era.
Irailaren 26tik aurrera jardunaldi arrunta, goizez eta arratsaldez.

2 eta 3 urteko haurrek irailaren zehar egokitzaren prozesua izango dute ekainean bidalitako ordutegiaren arabera.

Jantokia
Hasiera: Irailaren 8an. Umeen bila etortzeko ordutegia 14:45etik- 15:00etara.
2 urtekoen hasiera: Urriaren 3an
3 urtekoen hasiera: Irailaren 26an.

2016/07/01

16-17 kurtsorako materiala

Nahi izanez gero hemen kontsultatu dezakezue datorren kurtsoan ikasleek erabiliko duten materiala. Irailean berriro pasatuko dizuegu.
Resultado de imagen de materiala

2016/06/30

OHIANEDER

6.mailako ikasleak maiatzan Ohianeder euskararen etxera joan ziren, bertan aurretik prestatu zituzten elkarrizketa batzuk bertan ikustera. Honetaz aparte Betagarriko abeslariaren aurkezpena iksuteko eta Ohianeder ezagutzeko aukera izan zuten. Elkarrizketa hauek Lakua auzoan dauden euskaldunei eginikoak dira, 6.mailako 3 gelak parte hartu zutelarik.

2016/06/24

Kurtsoa bukatu zaigu


 Kurtsoa bukatu dugu, nekatuta, baina oso ondo aprobetxatu dugunez, gauza asko ikasi ditugu, bai ikasleek baita irakasleok ere.
6. mailakoei  agur esan diegu eta haiek bertso, dantza eta abesti bat eskaini dizkigute.
 Bizitzako beste etapa bat hasiko dute eta Tokieder Ikastolak horretan ere, zoriontsuak izan daitezela opa die. Besteok irailaren 7an, asteazkena, 11:30etan ikastolan berriro elkartuko gara, beste kurtso bati hasiera emateko.





 Ondo pasa oporretan 
eta 
irailera arte!!!!!

2016/06/17

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN ONARTUEN ZERRENDAK



Eskolaz kanpoko ekintzen onartuen zerrendak hemen dituzue

EGIN KLIK

 

Julen Artxaga
Eskolaz Kanpoko Ekintzen Koordinatzailea
m. 667 661 517
 

2016/06/16

6.MAILAKOEN BIDAIA

Gure 6. mailako ikasleak ikasketa bidaian primeran pasatzen ari dira.
Hona hemen atzoko argazki batzuk



ONDO PASA!!!!!!!!!

2016/06/08

3. ELARBIZITZA ETA HEZKIDETZAKO KANPAINA: "Hitz ederrak esaten"

Ikastolako 3. Elkarbizitzako eta Hezkidetzako kanpaina maiatzaren azkenengo astean burutu genuen.  
Lorearen petaloak   gelako lagun  guztien hitz politez osatuta daude.
Kurtso amaieran ikasle bakoitzak bere lorea etxera eramango du.
        

Ikasle bakoitzak bere lorea dauka.


Begira zein lorategi polita osatu dugun!!
                                              
















.

2016/05/30

IKASTOLAKO JAIA

Urtero bezala, hurrengo ostiralean, ekainaren 3a, Ikastolako jaia ospatuko dugu. Hemen duzue egitaraua:




 Zein ondo pasatuko dugun!

TOKIEDER UDALEKUAK 2016



Guraso Elkarteak 2016rako Tokieder ikastolako udalekuak antolatzen jarraitzen du. Familien asmoak ezagutu eta gero, orain izena emateko ordua da.
Norentzat: Haur hezkuntzakoentzat (3 urtetik aurrera) eta Lehen Hezkuntzakoentzat. Haurra ez bada Tokieder ikastolakoa, oharretan adierazi zein ikastetxetakoa den.
Ordutegia: 9:30etatik 13:30ra. (Jantokian geratuz gero, 15:00etan aterako da).
Aste bateko oinarrizko prezioa:
  • Udalekua bakarrik = 45 euro. Udalekua+jantokia = 75 euro.
Oinarrizko prezioari egin beharreko aldaketak:
  • 2 anai-arreba edo gehiago baldin badoaz, bakoitzak 5 euro gutxiago.
  • Familia ez bada Guraso Elkarteko bazkide, 45 euro gehiago aste bakoitzeko.
Adibidea: Bi anai-arreba, Guraso Elkarteko bazkide direnak, lehenengo bi asteetan etorriko direnak eta jantokian ere geldituko direnak. Haur bakoitzak ordainduko luke = 75 + 75 – 5
Interesatuok eskaera orria bete behar duzue eta dagokizuen diru-sarrera egin
Laboral Kutxako 3035 0155 35 1550009240 kontuan. Ordainagirian haurraren izena eta abizenak jarri. Eskaera ordainagiriarekin batera ekainaren 2a baino lehen  ikastolako idazkaritzara eraman (UDALEKUAK sailean). Mesedez epeak errespetatu, lana erraztuko diguzu.
Orria Ikastolaren sarreran aurki dezakezue.