2016/09/01

IKASTURTE HASIERA

Kaixo familiak!

Oporrak bukatu dira eta hemen gaude berriro, prest eta gogoz, ikasturte berriari hasiera emateko zorian. 
Bide batez, jakinarazi nahi dizuegu gure lankide Lourdes Garaik ikasturte honetatik aurrera ondo merezita duen jubilazioa disfrutatuko duela. Tokieder Ikastolak ez ditu ahaztuko urte hauetan ikasleengan eta Ikastola osatzen dugun guztiongan jarritako ahaleginak eta maitasuna. 
Zure bizitzako hasitako  etapa berri honetan zoriontsua izan zaitezela opa dizugu!
Sarrera hau aprobetxatuko dugu data batzuk gogoratzeko:

Irailak 7: Lehenengo eguna, 11:30etik 13:30era.
Irailaren 8tik 23era arte, goizez bakarrik, 9.30etik 13.30era.
Irailaren 26tik aurrera jardunaldi arrunta, goizez eta arratsaldez.

2 eta 3 urteko haurrek irailaren zehar egokitzaren prozesua izango dute ekainean bidalitako ordutegiaren arabera.

Jantokia
Hasiera: Irailaren 8an. Umeen bila etortzeko ordutegia 14:45etik- 15:00etara.
2 urtekoen hasiera: Urriaren 3an
3 urtekoen hasiera: Irailaren 26an.